euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Emak bakia", "Bypass", "Baztan"... eta gehiago Bartzelonako Euskal Etxearen 13. Zinemaldian

2013/01/24

Bartzelonako 13. Euskal Zinemaldiaren kartela (egilea Igotz Ziarreta)
Bartzelonako 13. Euskal Zinemaldiaren kartela (egilea Igotz Ziarreta)

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak aurtengo euskal filmen uzta zabala erakutsiko du Zinemaldiaren 13. edizioan. Otsailean zehar egingo da euskal zine jaialdi bartzelonarra, 1ean hasi eta 28a arte. Aurten gainera jauzi berri bat emango du Zinemaldiak eta otsailaren 15ean Girona zinema aretoetan eskainiko du "Gazta zati bat" dokumentala. Animazioa, dokumentalak, film laburrak, komedia eta drama; denetarik izango da ikusgai eta, horrez gain, zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak emanaldietan izango dira, euren lanak ikusleei aurrez aurre aurkezteko.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldiaren 13. edizioko egitaraua aurkeztu berri du, harro, jaialdia "nagusia" egin delako. Alegia, euskal etxean eta inguruko kultur aretoetan hasi zen jaialdia zinema aretoetara helduko dela aurten: otsailaren 15ean "Gazta zati bat" dokumentala Girona zinematan izango da ikusgai. Jaialdiak Bartzelonako kultur agendan izan duen harrera onaren eta hainbat urteko ibilbide sendoaren ondorioa da aurrrera pausua, eta pozik agertu da euskal etxea.

Zinemaldia otsailaren 1ean hasiko da eta 28an amaitu. Aipatu emanaldia izan ezik, beste saio gehienak Euskal Etxean egingo dira eta ikusleek euro bateko sarrera ordaindu beharko dute (erakundea laguntzeko prezio sinbolikoa, bazkideak doan). Beste salbuespena Zinemaldia abiatuko duena izango da: Kimuak laburmetraien emanaldia kalean egingo da, Passeig del Born pasealekuan, eta doakoa izango da gainera. 

EGITARAUA:

Otsailak 1

-Kimuak, euskal laburmetraiak. Passeig del Born pasealekuan, 20:00.

Otsailak 7

-Memorias de un conspirador, dokumentala. Angel Amigo ekoizlearekin solasaldia. Euskal Etxean, 20:00tan.

Otsailak 8

-Aita, zonbia naiz – Papa, sóc una zombie, animaziozko luzemetraia. Beñat Beitia ekoizlearekin solasaldia. Euskal Etxean, 20:00tan.

Otsailak 9

-Emak bakia, dokumentala. Oskar Alegria zuzendariarekin solasaldia. Euskal Etxean, 20:00tan. 

Otsailak 14

-Bypass, komedia. Gorka Otxoa aktorearekin solasaldia. Euskal Etxean, 20:00tan. 

Otsailak 15

-Gazta zati bat – Un tros de formatge, dokumentala-drama. Ion Maia zuzendariarekin solasaldia. Girona zinemetan, 19:00tan. 

Otsailak 16

-Zinema festa – Festa de cinema. Ihauteriak ospatzeko zinemari buruzko mozorro jaia Euskal Etxean, 20:00tan.

Otsailak 21

-Dragoi ehiztaria – El cazador de dragones, drama. Asier Hormaza aktorearekin solasaldia. Euskal Etxean, 20:00tan.

Otsailak 22

-Barrura begiratzeko leihoak, dokumental. Josu Martinez zuzendariarekin solasaldia. Euskal Etxean, 20:00tan.

Otsailak 23

-Baztan, drama. Solasaldia Unax Ugalde aktoreak. Euskal Etxean, 20:00tan.

Otsailak 28

-Concurs de vídeos d’alumnes d’euskara, laburmetraiak. Euskal Etxean, 20:00tan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia