euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emaiozu itzulia Boiseko euskal munduari, bisita birtuala eginez hiriko Morris Hill hilerrian utzitako marka eta arrastoari (bideoa)

2020/12/03

"Hilerria: Basque Cemetery Tour" bideoan, Boiseko Euskal Museoak bertako euskal komunitatea aurkezten digu kanposantuan utzitako marka baliatuz
"Hilerria: Basque Cemetery Tour" bideoan, Boiseko Euskal Museoak bertako euskal komunitatea aurkezten digu kanposantuan utzitako marka baliatuz

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Pandemia garai honetan, mugitzeko murrizketek eta taldeka ibili eta lekuak bisitatzeko mugek ez dute batere laguntzen Boiseko Euskal Museoa bezalako erakunde batek egiten duen zabalkunde lana. Baina muga horiek gainditzen eta bere helburuei eusten gogor segitzen du lanean, guk dakigula Euskal Herritik kanpoko euskal museo bakarra den Boiseko "Basque Museum and Cultural Center"ek. Gaurkoan, bideo batez datozkigu Museoko lagunak, hiriko Morris Hill kanposantua aurkezten eta ikuspegi berezi honetatik euskaldunek Boisen utzi duten marka aurkezten.

Hona bideoa ingelesez, Patty Miller aurkezle, harrituko zara:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia