euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elvira Kortajarenak Lomas de Zamora eta Magdalenako euskal etxeak bisitatu ditu, Buenos Aires probintzian

2011/02/21

Elvira Kortajarenaren bisita Magdalenako 'Ongi Etorri' Euskal Etxera, hiriburu federaletik gertu, Buenos Aires probintzian (argazkia Irekia)
Elvira Kortajarenaren bisita Magdalenako 'Ongi Etorri' Euskal Etxera, hiriburu federaletik gertu, Buenos Aires probintzian (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Bere eremuan dauden euskal etxe guztiak bertatik bertara ezagutzeko emandako hitza betetze bidean, Elvira Kortajarena Eusko Jaurlaritzaren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkariak beste bi euskal etxe, Buenos Aires probintzian hiriburu federaletik gertu dauden Lomas de Zamora eta Magdalenakoak, bisitatu ditu oraingoan, bertako errealitateaz eta euren asmo eta proiektuez zuzenean euren ahotik eta euren egoitzatik jabetu nahirik, azaltzen du Euskadiko Ordezkaritzatik beretik plazaratu duten idazki batek.

Buenos Aires, Argentina. Oharrak jakinarazten duenez, Kortajarenak, Zuzendaritza Batzordeko kideez inguraturik, gehienak gazte dantzari ohiak, Lomas de Zamorako Denak Bat euskal etxeko instalazioak bisitatu zituen. Bertan aspaldiko frontoia, areto handi bat, liburutegia eta ekintza ezberdinetarako gela ikusi zituen. Euskal etxeak jatetxea ireki zuen orain dela bi urte eta honen alokairuari esker proiektu berriei ekin ahal izan die, esanez segitzen du idazkiak, Begoña Lentini Ordoqui, euskal etxeko lehendakariak, dantzariei eta batez ere Txiki taldeari bultzada handia eman diela emendatuz.

Behin Magdalenako hirian, Ordezkariak bertako Ongi Etorri Euskal Etxearen obra-lanaren aurrerapena baieztatu ahal izan zuen. Udalerriak emandako orube batean, euskal etxea, poliki-poliki, lokalak behar dituen konponketak bukatzen ahalegintzen da. Euskal elkarteak neska-mutilei dantzak erakustea du jarduera nagusia, urteroko Txorizo eta Odolki Festarekin batera, non hiriko harakin guztiek parte hartzen duten, bukatzen da oharra.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia