euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elvira Kortajarena ordezkariak Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxe argentinarra bisitatu zuen

2011/05/16

Lapridako EEko Maria Ester Arrondo, Elvira Kortajarena eta Marisu Mendizabal, Olavarriako Euskal Etxeko lehendakaria (argazkia (EArrondo)
Lapridako EEko Maria Ester Arrondo, Elvira Kortajarena eta Marisu Mendizabal, Olavarriako Euskal Etxeko lehendakaria (argazkia (EArrondo)

PUBLIZITATEA

Argentinarako eta Mercosur hitzarmeneko herrialdeetarako Euskadiren ordezkariak, Elvira Kortajarenak, bere ardurapean dauden eremuetako euskal etxe guztiak ezagutzeko egitasmoarekin darrai. Ekimen horren barruan joan den maiatzaren 10ean Kortajarena Buenos Aires probintzia barnealdeko Olavarria herrian izan zen, desagertzeko zorian egon ondoren berriz ere bere onera etortzeko bidean ari den Gure Etxe Maitea euskal elkartea ezagutzen. Bertan ordezkariak hiriko hedabideentzako prentsaurrekoa eman zuen eta ondoren euskal etxeko kideekin bildu zen.

Olavarria, Argentina. Elvira Kortajarena ordezkaria Olavarrian izan zen iragan maiatzaren 10ean, Gure Etxe Maitea euskal etxea ezagutzeko. Ordezkariari harrera egin zioten elkarteko presidenteak, Maria Susana Mendizabalek, eta Hilda Eyherabide diruzainak. Elkarrekin hirian zehar ibilbide turistikoa egin zuten eta ondoren euskal etxearen egoitzan bertako euskal komunitatearekin bildu ziren.

Euskal Etxearen egoitzan Kortajarenak prentsaurrekoa eskaini zuen hiriko Diario El Popular egunkaria eta zenbait irrati bertan zirela, besteak beste. Ondoren elkarteko bazkideekin bildu zen eta beraiekin solas egin zuen Euskadiren lotutako hainbat gairi buruz: turismoa, enpresa garapena, industria, kultura, euskara eta datorren igandean gauzatuko diren euskal udal hauteskundeak tartean. Kortajarenak, bere aldetik, jakinmina agertu zuen Olavarriako euskal elkartearen egoera, ekimen eta arazoei buruz.

elvira 

[Elvira Cortajarena Gure Etxe Maitea-ko hainbat kidek inguratuta. Eserita dauden lau emakumeak, María Ester Arrondo, Elvira Cortajarena, Marisu Mendizabal eta Hilda Eyherabide dira (EArrondo argazkia)]

Jaurlaritzaren ordezkariak zorionak eman zizkien Olavarriako Euskal Etxea bere azken etapa honetan aurrera ateratzen ari diren eragileei, bereziki Maria Susana Mendizabal lehendakariari eta bere Zuzendaritza Batzordekoei, elkartea batere ekintzarik gabe eta ia desagertuta hartuy baitzuten eta apenas urtebete-urte t'erdian goititu eta biziberritu egin baitute, elkartearentzat berea zen eraikina berreskuratuz eta aurretik zeraman ekimen ildoari eutsiz.

Azkenik, euskal etxeko kideek ohorezko afari bat eskaini zioten Kortajarenari, eta elkarteko ureezko liburuan sinatu zuen. Ekitaldiotan, Lapridako Euskal Etxetik heldutako bi ordezkarik ere hartu zuten parte: Elsa Eyherabidek eta Eusko Txokoa Liburutegiko arduradun den Maria Ester Arrondok.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia