euskal diaspora eta kultura
2010/04/15
PUBLIZITATEA
Mar del Plata, Argentina. Euskadiko Ordezkaritzatik banatu duten prentsa agiriak azaltzen duenez, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako ordezkari den Elvira Kortajarena bi helbururekin bidaiatu zen Mar del Platara, izan ere bertako Euskal Etxea ofizialki bisitatu eta bertako buruzagiekin biltzeaz gain, Euskadirako turismoa eragite eta suspertze lanetan ibili baitzen alor horretako ehun bat profesionalen aurrean.
Kortajarena ostiral eguerdian iritsi zen Denak Bat-en egoitza den Mar del Plata erdiguneko Moreno kalera. Bertan Euskal Etxeko lehendakaria, Jose Martin Azarloza, eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide eta ordezkari zeuden. Euskal Etxea bisitatu eta anfitrioek lehen eskuko informazioa eman zioten elkarteak garatzen dituen ekimen eta programez, baita egoitzan egiten ari diren berrikuntza lanez eta baita ere datorren urrian Mar del Platan Denak Batek antolatuko duen Euskal Aste Nazionalaz, aurtengoan edizio berezia, Argentina herrialde gisa ospatzen ari den Bigarren Mendeurrenarekin batera baitator, Bigarren Mendurreneko Euskal Aste gisa izan delarik jadanik bataiatua.
Arratsaldeari dagokionez, Kortajarena Mar del Platako Hotel NH Panoramaran turismo alorreko ehun bat profesional maiorista eta minoristen aurrean mintzatu zen, Euskadik destino turistiko gisa dauzkan abantailak azalduz, bukatzen da Ordezkaritzaren oharra.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus