euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elurretan ospatu dute Aberri Eguna Quebeceko Euskaldunak elkarteko lagunek

2014/04/16

Quebeceko Euskaldunak elkarteko kideak azukre-etxola tipikoan Aberri Eguneko bazkariaz gozatzen (argazkia QuebecEE)
Quebeceko Euskaldunak elkarteko kideak azukre-etxola tipikoan Aberri Eguneko bazkariaz gozatzen (argazkia QuebecEE)

PUBLIZITATEA

Quebec-eko Euskaldunak elkarteak Aberri Eguna aurreratu eta ere berezian ospatu du aurten: euskal etxeko gazte talde batek proposatuta, azukre-etxola tipiko batean bazkaria eginez. Quebec-en eta Kanada aldeko basoetan oso ezagunak dira etxola hauek: historikoki, astigarretatik ziropa ateratzen zuen industria izan da bertan. Gaur egun etxolak jatetxeak dira eta horietako batean ospatu dute Aberri Egun aurreratua Euskaldunak euskal etxekoek, ikurrina, dantza eta trikitiarekin.

Montreal, Quebec. Quecebeko Euskaldunak elkartearen aurtengo Aberri Eguna oso bestelakoa izan da, elkarteko kideek EuskalKultura.com-i aditzera eman diotenez. "Gure bazkide gazteetako batzuen ekimenez, Aberri Eguna ohi baino modu originalagoan ospatzea erabaki genuen, eta azukre-etxola batean bildu ginen".

Elkarteak azaldu duenez, azukre-etxolatan astigarraren izerdia biltzen da eta, irakiten jarri ostean, zirope bilakatzen dute. "Egun, azukre-etxolara joatea aitzikia bat da; hots, biltzeko eta otordu tradizional bat dastatzeko aitzakia bat. Dena kozinatzen dute astigar-urarekin eta ziroparekin", agertu dute.

Euskaldunak-eko kideak Domaine de la Tournée izeneko azukre-etxola aukeratu zuten eta han bildu ziren. "Zerua oskarbi zegoen, eta eguzkiak txoko guztiak argitzen zituen. Azukre-etxolan, Québeceko jendea ere bazegoen, eta batzuei jakin-mina sortu zien gure kulturak. Esan beharra dago ikurrina eraman genuela eta fandangoa, ari-arina eta zazpi jauziak dantzatu genituela, Mikheleren trikitiaren doinupean. Oso truke polita izan zen: Quebeceko jendeak bere kulturaren zati bat eskaini zigun, eta guk gurearen zati bat", amaitu dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia