euskal diaspora eta kultura
2012/02/07
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. London Basque Society elkarteko bazkide eta lagun talde kementsu bat Londresko kaleetan barrrena ibili zen iragan asteburuan kantari, Santa Ageda eguneko tradizioa betez. Elurra mara mara ari zen, baina Londresko euskaldunak, makila eskuan, umore onez aritu ziren egun honetako kopla eta kantu tipikoak abesten.
Madrilen, urtero legez, kantari aritu ziren ere espainiar hiriburuko kaleetan Euskal Etxeko abesbatzeko kideak. Puerta del Sol edo Plaza Nagusia bezalako leku ezagunetan zehar ibili ziren kantariak, Madrilgo ilunabar hotzari adorez aurre eginez. Euskal Etxeak, ohi duenez, bere webgunean argitaratu ditu eguneko argazkiak eta baita ere bideo hau:
Estatu Batuetan ere bai
Horrez gain, Estatu Batuetako zenbait herri eta hirietan ere Santa Agedaren inguruko jarduerak egin zituzten. Boisen, adibidez, Ikastolako 2 eta 5 urte bitarteko hogei bat neska-mutilek eguna ospatu zuten, eskolan koplak kantatuz ostiralean. Astelehenean, berriz, hiriko euskara ikasleak izan ziren kantariak, Basque Museum & Cultural Center-en hasi eta Basque Block delako inguruko tabernatan barrena.
Kantuak izan ziren ere Idahoko Gooding herrian, bertako euskal etxeak egin zuen afarian, eta beste horrenbeste egin zuten New York, Elko eta Rhode Island-eko euskal etxeetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus