euskal diaspora eta kultura
2011/09/20
PUBLIZITATEA
Richmond, Virginia, AEB. Erakusketa hau Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak orain artean antolatu dituen ekimen eta proposamen garrantzitsuenetako bat eta oihartzun aldetik handi eta anbiziotsuenetako bat da, izan ere Boisekoa eta Idahokoa ezezik Estatu Batuetako euskaldun guztien historia aipatzen baitu eta inauguratu ere Ellis Island-en inauguratu baitzen iazko otsailean, emigrazioari eta immigranteei dagokienez leku oso esanguratsu eta adierazgarria den horretan, XIX. eta XX. mendeetan Europatik otsasontziz Estatu Batuetan bizitza berri bat hasteko iristen ziren milioika jendeen sargune izan baitzen Ellis Island, egun estatubatuar diren askoren guraso, aiton-amona eta arbasoen hastapena Estatu Batuetan.
"Begibistan ezkutatuta. Euskaldunak", Boiseko Museoaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanaren emaitza izan zen, eta bere garrantziaren arrazoietako bat euskaldunez euskal-amerikar komunitate bezala egiten duen aurkezpen orokorra da; bisita-txartel gisa aipatu izan dute, zazpi probintzietako euskaldunak euskaldun gisa aurkezten baititu, aurkezpen hori euren historia oso ondo ezagutzen ez duten euskal-amerikarren aurrean egina izanik edota publiko amerikar arruntaren aurrean.
Saria ematerakoan, AASLH elkarteak erakusketa osatzeko eginiko ahalegina eta euskal komunitateak bertara isuritako materiala eta gogoa aipatu du, euskaldunen kasuan gainera, Estatu Batuetako herri eta eskualde jakin batzuetan salbu euskaldunak, hor egonik ere, ez baitira oso ezagunak oro har, erakusketaren beraren izenak islatzen duen legez, begibistan egonik jende askok ez baititu identifikatzen, beharbada Europan errealitate nazional politikoki independentea osatzen ez dutelako, frantses eta espainiar errealitateek ezkutatuta.
-Erakusketaren webgunea: http://www.basqueexhibit.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus