euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkon grabatutako 'Amerikanuak' filma Euskal Herrian, Madrilen eta Bartzelonan estreinatu dute

2010/11/22

'Amerikanuak' dokumentalaren kartela, aurten euskal ostatu gisa ehun urte bete dituen Star Hotela euskal artzain eta artzain ohien babesle.
'Amerikanuak' dokumentalaren kartela, aurten euskal ostatu gisa ehun urte bete dituen Star Hotela euskal artzain eta artzain ohien babesle.

PUBLIZITATEA

'Amerikanuak' dokumentalak bere bidea egiten jarraitzen du eta joan den aste honetan Elkoko euskaldun koadrilari grabatutako istorio eta lekukotzak azaltzen dituen film hau Euskal Herriko, Madrilgo eta Bartzelonako zinema aretoetan ipini da ikusgai. Hurrengo urratsean Euskal Herriko hainbat herrietara helduko da eta aurrerago Estatu Batuetara ere eramateko asmoa agertu dute Gorka Bilbao eta Nacho Reig zuzendariek.

Gernika, Bizkaia. Gernikako 'Berde Produkzioak' ekoiztetxean adi-adi ari dira jarraitzen 'Amerikanuak' filma zinema-aretoetan egiten ari den bidea. Joan den asteburuan Bilbon (Multicines), Donostian (Trueba), Madrilen (Pequeño Cine Estudio) eta Bartzelonan (Cines Alexandra) aurkeztu zuten dokumentala, balentria galanta produkzio erraldoiek erabat eurenganatua duten panoraman. Nacho Reig zuzendaria Madrilen izan zen eta Gorka Bilbao Bartzelonan, filma aurkeztuz.

"Filmeak nostalgia bezalako gai unibertsal bati buruz, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari buruz eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz hitzegiten du, eta ikuslego zabal batengana hel daiteke", azaldu dio EuskalKultura.comeri Berde Produkzioak-eko Zigor Etxeberriak.

Bilbon eta Donostian aurkeztu ostean, filmea Euskal Herriko zinema-aretoetara helduko da. Hurrengo pausoa Estatu Batuetan estreinatzea izango da. Horretan dabiltza dagoeneko ekoiztetxeko kideak, eta hainbat jaialdirekin eta AEBetako telebistekin dabiltza harremanetan. "Sundance jaialdian aurkeztea litzateke gure ametsa, Elkotik oso gertu dago eta, baina badakigu oso zaila dela", aitortzen du Etxebarriak. Filmea euskal etxeetan erakusteko aukera ere buruan dutela aurreratu du. 

Audience taldeak soinu banda egin du

Soinu bandak garrantzi handia dauka dokumentalean, izan ere istorio bat bestearekin naturaltasun handiarekin lotzen baitu, melodia hori entzutea istorioaren hurrengo pauso logikoa izango bailitzen. Audience talde gernikarrak sortu du soinu banda.

amerikanuak (teaser) from Berde Produkzioak on Vimeo.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia