euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkoko euskaldunak: Ramon Zugazaga gernikarra, Biltoki euskal jatetxeko langile eta nagusi euskaltzalea

2018/01/30

Ramon Zugazaga Elkoko gernikarra Biltoki bere jatetxe ohian
Ramon Zugazaga Elkoko gernikarra Biltoki bere jatetxe ohian

PUBLIZITATEA

Bolo-bolo dabil egun hauetan hedabideetan Nevadako Elkoko herriaren izena, izan ere atzo hasita eta larunbata bitartean hemen egiten ari baita "National Cowboy Poetry Gathering" dela, lerro hauetan Euskal Herrian jaio baina bizitza osoa Elkon eman duen gernikar bat nabarmendu nahi baitugu: Ramon Zugazaga. 30 urtez Elkoko Biltoki euskal jatetxe famatuaren jabe, Elkoren aldeko bere lan desinterestuak kirola eta futbola --bertako Indar klubarekin-- eta euskal komunitatea ere baitaratzen baititu.

 

Elko, Nevada, AEB. Halaxe pentsatu dute dudarik gabe herriko Elko Daily Free Press egunkarikoek ere, elkarrizketa egin baitiote joan den asteazkenean. Ez dago euskaldunik Nevadan eta Mendebaldean Ramon eta bere Biltoki ezagutzen ez dituenik, eta amerikarren artean ere oso pertsona ezagun eta estimatua da.

Joan den 24an, Elkoko pertsona esanguratsu eta azpimarragarrienei egiten ari zaien elkarrizketa sortaren baitan, Ramon Zugazaga gernikarra elkarrizketatu du Elko Daily Free Press egunkariak. Herriko Biltoki euskal jatetxeko nagusi izana 30 urtez (1983-2013), oso pertsona ezaguna da Ramon Elkon. Dituen 72 urteetako 54 Estatu Batuetan pasatu ditu eta segitzen du gaur egun askoz lasaiago baina bere ekarpena egiten Elkoko herriari zein euskal komunitateari.

1985ean Jane Last-ekin ezkondua, bi seme alabaren aita da, Kepa eta Belen. Jatetxea izan zuen urte guztietan, famatua zen bertan, kalitate-prezio ikaragarri onean, inor ez zela goseak ateratzen. Basque Family Style ematen zuen, Oesteko euskal estilo zaharrean. Langile amorratua, jatetxea kudeatzeaz gain, kirola eta futbola izan du pasio, eta Elkoko Indar izeneko taldeko lehendakari izana da. Indar futbol taldeko emakumeak gidatu izan ditu eta berari esker parte hartu izan dute hirutan Euskal Herrian Donostian Cup-en.

Bere beste arlo kuttunetako bat Elkoko Euskal Etxea eta euskal komunitatea dira eta hor makina bat proiektutan kagundu izan du, sukaldari gisa eta bestela. Oraindik ere euskal ekitalditan sukaldari ibili ohi da eta beti ari da bere laguntza besterenkoia ematen.

Hona, Elko Daily Free Press-ek berari buruz argitara eman duena, Toni R. Milano kazetari: ELKO 100: Ramon Zugazaga



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia