Elko, AEB. AZKEN ORDUA. Oraintxe bertan jakinarazi digute Elkotik bertako Euskal Etxeak uztailaren 3-5ean egitekoa zuen bere 57. Euskal Jaia (Elko National Basque Festival) bertan behera uztea erabaki duela, koronabirusaren karietara, urtero bertara doazenen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz beste kontsiderazio batzuen gainetik. Datorren urteko hitzordurako deia egin dute, indar handiagoz parte hartzera.