euskal diaspora eta kultura
2013/07/02
PUBLIZITATEA
Elko, AEB. Elkoko Euskal Etxeak National Basque Festival jaialdiaren 50. edizioa abiatuko du ostiralean eta herri osoa euskal giroan murgilduko da igandea bitartean. Ostiralean egingo da baita ere NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioaren 2013ko Biltzar Nagusia (NABO Convention delakoa), AEBetako eta Kanadako hainbat elkarteren ordezkariekin. [NABOren bilkura bezala publikoari ireki gabea, ostegunean Ipar Amerika-Australia-Asia herrialde multzoko euskal etxeetako ordezkarien bilera dago deituta, baina, esan bezala programa publikotik kanpo, festa publikoa ostiralean hasiko baita, txupinazoarekin]
Ostirala, Uztailaren 5a
-8:30 a.m. - NABOren Biltzar Nagusia (urtean hiru bilera egiten ditu NABOk, 'udaberrikoa', udakoa edo 'Convention' (biltzar nagusia) eta 'negukoa')
-1:00 p.m. – NABO Gazteen Mus Txapelketa, Elko Basque Clubhouse.
-6:00
p.m. – Kickoff/Txupinazoa - Elkoko Frontoian. Euskal Dantza erakustaldia Elko
Ariñak taldearekin, herri kirolak (harrijasotzaileak, aizkolariak eta pilota partidak). Eta saltokiak euskal jaki eta edariekin; eta NABOren Txerriki lehiaketa (odolki/tripota, txorizo eta lukainka, euskal moldeetara)
Larunbata, Uztailaren 6a
-7:00 a.m. – Lasterketa "5K Run/Walk". Izen-ematea 6:15 a.m. Irteera 7:00
a.m.
-8:00 a.m. – Golf txapelketa, Ruby View Golf Course. Izen-ematea 7:00 a.m. Hasiera 8:00 a.m.
-10:00 a.m. – Kabalkada edo parade, eta kalejira Elkon barrena. Crystal Theater-etik Elko County
Fairgrounds-etara, Elkoko kale nagusietan barrena
-1:00 p.m. - Jokoak eta Dantzaldia, Elko County
Fairgrounds-en. Dantzari: Elko Ariñak (Elko. Nevada-koak), Utah'ko
Triskalariak (Salt Lake City, Utah-koak), Reno Zazpiak Bat (Reno, Nevada-koak), Oinkari Basque Dancers (Boise, Idaho-koak), Gauden Bat (Chino, Kalifornia-koak),
Zazpiak-Bat (San Frantzisisko, Kalifornia-koak). Herri kirolak: harrijasotzaileak,
aizkolariak, txingak, sokatira eta gehiago
-9 p.m. – Dantzaldi herrikoia Elko Basque Clubhouse-n. Boiseko Amuma Says No taldearekin
Igandea, Uztailaren 7a
-10:30 a.m. – Artzain ogi lehiaketa (Sheepherder’s Bread Contest). Parte hartu duten ogien enkantea mezaren ostean
-11:00 a.m. – Euskal Meza, euskal kantu, musika eta dantzaz hornitua
-12:30 p.m. – 2:00 p.m. – Euskal Piknika
-1:30 p.m. – Euskal dantza erakustaldia eta herri kirolak
-4:00 p.m. – Jota eta Irrintzi lehiaketa
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus