euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxea-ren eskutik, euskal partaidetza zabala izan zuen Villa Mercedeseko Immigrantearen Jaiak

2011/11/09

Jaialdian, immigranteen omenezko meza egiten da urtero (argazkiaEE)
Jaialdian, immigranteen omenezko meza egiten da urtero (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Euskal etxeen arteko harreman sendoak gailendu ziren joan den asteburuan burututako Villa Mercedeseko XI. Immigrantearen Jaian. Izan ere, bertoko Euskal Etxea-k gonbidaturik, Cordobako Baietz musika taldea protagonista izan zen hiriko 'Calle Angosta-Kale Estua' izeneko kulturgunean egindako festan. Laura Nobile eta Marita Echave-ren hitzaldiak ere programan zeuden, baina igandean izandako ekaitzagatik bertan behera utzi behar izan ziren. Eguraldi txarra gorabehera, hamar mila bat bisitarik izan zuten Euskal Herriko dantza eta musikaz gozatzeko aukera, eta ikuskizunetan parte hartzeaz gain, Pirinioetako plater onenak dastatu ahal izan zituzten euskal etxeko kideek muntatutako standean.

Villa Mercedes, Argentina. Urtero bezala, 2011 honetan ere egin da San Luis probintziako Villa Mercedes-en Immigrantearen Jaia. Kultura aniztasuna ospatzea helburu duen jaialdia hiriko 'Calle Angosta-Kale Estua' kulturgunean gauzatu zen eta, aurreko edizioetan bezala, milaka lagun hurbildu ziren hainbat herritako nortasun, ohitura eta kulturak ezagutzeko asmoz.

Euskaldunen kasuan, eskaintza zabala eta kalitate handikoa zeukaten prestatuta Euskal  Etxea instituzioko kideek. FEVA eta Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen izenean, Laura Nobilek 'Seme-alabek ahaztu nahi dutena, bilobek gogoratu nahi dute' hitzaldia emango zuen azaroaren 6an kultur aretoan, eta Cnel. Moldeseko Gure Zainak erakundeko lehendakaria den Marita Echavek ere zegokion aurkezpena egingo zuen 'Euskal baserrietako sukaldaritza' liburuarekin. Baina igande arratsaldean gertatutako ekaitza gogorrak festaren programa aldarazi zien ekitaldiaren antolatzaileei eta bertan behar utzi behar izan ziren bi mintzaldiak.

Villa Mercedeseko XI. Immigrantearen Jaia 2011 01

[Euskal Etxeko dantzariek euskal dantzak egin zituzten Kale Nagusiko tauletan (argazkia EE)]

Larunbatean egin behar izan ziren ikuskizunekin, ordea, ez zen arazorik izan, eta gizatalde euskaldunaren artistak jaiaren tauletatik pasatu ziren. Baietz musika taldeak Euskal Herriko pieza klasikoenak jo zituen Festaren agertoki nagusian. Ondoren, euskal musikari cordobatarrek euren disko berriko abestiak aurkeztu zituzten Don Miranda tabernan. Musikarekin jarraitzeko, publikoaren txalo beroak jaso zituzten euskal etxeko dantza taldeak zein Euskal Etxeari atxikita dagoen Camerata de la Luna abesbatzak. Artista guztien artean, festara agertu zirenek Euskal Herriko musika eta dantzen izpiritua ezagutu ahal izan zuten.

Villa Mercedeseko Immigrantearen Jaia 2011 02

[Etxeko sukaldariak euskaldunen ekarpen prestatu zituzten pintxoak (argazkia EE)]

Eta doaike sukaldaritza arte bat denez, euskal etxeko txokoan janariaren artisauak euren ekarpen artistikoa eskaini zuten euskal mokaduak bu egunetan zehar prestatzen. Tartak, pintxoak, gisatuak… gustu guztietako platerak aurkitu ahal izan ziren Euskal Etxea-ren standean. Lan handia hartuta, baina emaitza ederra Villa Mercedeseko euskaldunena. San Luisen, Argentinako beste probintzia askotan bezala, euskaldunek kolore, zapore, usain eta erritmo bereziak jarri zizkioten etorkinen omenaldiari.  

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia