euskal diaspora eta kultura
2010/06/14
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Euskal Diasporaren Eztabaida Gunearen baitan eta 'Udalbiltzaren Diasporako Lagunak' izenpean plazaratu den oharretik mintzo dira Diasporako ekimen euskaltzale eta politikoetan arras ezagunak diren Cesar Arrondo, Mariana Fernandez Castelli eta Santiago Bereciartua (Argentina) eta Gloria Zuazola (Uruguai) --Mexikotik Alejandro Eguia-Lis emendatzen zaizkiela-- erabat ukatuz Espainiako Entzutegi Nazionalak 'Udalbiltza kasua' deitua izan den honetan auzipetutako 22 pertsonen kontra egin diren salaketak. Izan ere, "euskal hizkuntza, kultura, ongizatea, kirola, ingurumena, garapen ekonomikoa, nortasuna eta Euskal Herriari Nazio gisa dagozkion eskubideen alde" lanean dabilen erakunde baten aurkako "zanpaketa judiziala"tzat salatu dute.
Idazkiak dio aipatu epaimahai bereziaren jaurduera "zazpi lurralde historikoak uztartzeko euskal erakunde nazional baten egituratze lana aurreratzeko bidea oztopatzeko" helburuz gauzatua dela eta, izan ere' "Euskal Herriko udalen artean aitzinarazten ari ziren hainbat ekimen indargabetzeko". "Lankidetza hori Diasporako erakunde eta taldeekin ere ari zen gauzatzen, gure kasuan gehienbat euskara, euskal kultura eta identitatea eta euskal Nazioaren azkartzeari lotutako gaietan".
Auzipetuei egozten zaizkien karguak errefusatu odoren --fiskalak 10 eta 23 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du "ETAko kide izatea" egotzita--, izkribua sinatzen dutenek "Udalbiltza hasieratik ezagutzen dugun heinean eta bertako karguetako asko pertsonalki ezagutzen ditugula, eurekin ekimen kulturzale eta abertzaleak partekatu izan ditugulako", kanpaina hau hasten dute, auziperatzea "berehala bertan behera uztea tinko eskatuta, Udalbiltza bezalako erakunde bat iraindu eta deuseztu nahi duelakoan, egin duen bekatu bakarra Euskal Herria eta Euskal Populua politikoki eta sozialki egituratu nahi izatea izan baita". Testua, osotasunean, jatorrizko gaztelaniaz, hemen.
Lotura interesgarriak
Euskal Diasporaren Eztabaida Gunea
http://forodebatediasporavasca.blogspot.com
Ezker Abertzalearen Udalbiltzaren sumarioa
http://sumarioudalbiltza.wordpress.com
Ezker Abertzalearen Udalbiltzaren webgunea
http://www.udalbiltza.net/eu/atariko/eu
Artikulu hau argitara eman dugun lehenengo unean bi berri elkarrekin zerikusirik ez zutenak bildu ditugu elkarrekin. Mariana Fernandez Castellik --testuak aipatzen duen protagonistetako batek-- idatzi digu, irmo eskatuz, guk geuk testuan onartzen genuelarik elkarrekin zerikusirik ez dutela, bi berri egin genitzan. Bere argudioak arrazoizkoak ikusi ditugu, eta beraz bitan banatu dugu artikulua, segidan agertzen diren hau eta honen aurrekoa sortuz.
EuskalKultura.com, 2010/06/15 00:01
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus