euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkartasuna koronabirus garaian: Saladilloko Euskal Etxearen egoitza kutsatuentzako euste-eremu gisa prestatuko dute

2020/03/31

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen egoitza, Buenos Aires probintzia argentinar barnealdean
Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen egoitza, Buenos Aires probintzia argentinar barnealdean

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. Atzo hasi zituen Saladilloko Udalak egokitze lanak herriko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan. Asmoa, egun gutxitan lekua prest egotea behar izanez gero herriko ‘Dr. Posadas’ ospitalea kolapsa ez dadin, esan nahi baita Koronabirusak kutsatutako lagunak jasotzeko prestatuz. Euskal Etxetik azaldu dutenez, egokitze lanak sinpleak izango dira, “batez ere dutxak jartzea pazienteen garbitasuna bermatu ahal izateko”.

Euskal Etxeko eledun Silvina Bordenavek EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, “egun ez daukagu Saladillon kutsatutako inoren kasurik; baina Udalak laguntzeko deia zabaldu zuen herriko erakundeen artean eta guk ahalegin honetako partaide bilakatu nahi izan dugu".

"Kontatu ere egin nahi dugu, gainerako euskal etxeak ere anima daitezkeelako antzeko zerbait egitera. Euste-eremuak beharrezkoak dira leku gehienetan eta baldintza behinena leku aireztatuak izatea da”, jakinarazi du.

Oso lagungarria Itxaropen Euskal Etxeko lagunen erabakia eta, zalantzarik gabe, herrialde eta mundu osoko euskal etxeek euren adibidea jarraituko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia