Donostia-San Sebastian. Bigarren zenbakia du, iazko ekainean plazaratzen hasi zen 'Txistuaz' aldizkariak, eta bertan bi idazlan topatu ditugu Diaspora ardatz daukatenak. Argentinatik, elkarrizketa egiten dio gaztelaniaz aspaldi Buenos Airesen finkatua dagoen Aitor Alava dantzari arabarrak Martina Saa (San Nicolás, 1989) txistulari eta musikari argentinarrari. Eta zenbaki berean, artikulu batean, euskaraz, Gasteiztik, Eneko Espinok Estatu Batuetako NABO Udalekuen berri ematen du, bertan sei aldiz aritua baita txistu irakasle Eneko bera, ikasle 10-15 urte arteko haur euskalamerikarrak dituela.
Honekin batera Arabatik, Amurrio aldetik plazaratzen den '4 zulo xiiri 1' blogaren berri eman nahi dizuegu,
-'Txistuaz' aldizkariaren bigarren zenbakia hemen (pdf)
-Aldizkariaren bigarren zenbakia hemen (ISSUU plataforman)
-Aldizkariaren lehenengo zenbakia hemen (pdf)
-Aldizkariaren lehenengo zenbakia hemen (ISSUU plataforman)
-'4 zulo xiri 1' bloga txistua solasgai hemen