euskal diaspora eta kultura
2010/10/26
PUBLIZITATEA
Tandil, Argentina. Arrakastatsua izan da Iruritan (Baztan, Nafarroa) jaio eta Argentinaratu ziren Juan Bautista Arrechea eta Ana Maria Amorenaren familiaren I. topaketa. Hain erantzun ona izan du non jadanik II. topaketaren data eta lekua jarri baitute: 2011. urtean Gral. Madariaga herrian.
"Dena ondo baino hobeto atera da. 250 bat lagun bertaratu ziren Tandilera topaketan parte hartzera”, kontatu dio EuskalKultura.com-i Juan Ramon Berceche Arrachea Caminok. "Gehienok ez genuen elkar ezagutzen. Hori dela eta, jatetxeko sarreran bereizgarriak jarri genizkien heltzen ziren guztiei. Bereizgarri bera zutenak, familiaren adar berekoak zirela esan nahi zuen. Ikur hauekin eta helduenen gidarekin oso erraza izan zen gure arteko harremanak sustatzea. Lan ederra egin zuten, Osbel Arrachea, Maria del Carmen eta Alicia Velarde Arrachea, Cholo Velarde Arrachea, Beatriz Zabaljauregui de Arrachea, Elina Fortassin de Arrechea, Griselda Arrachea, eta Gisela Campion Arrecheak...".
Topaketaren arduradunak pozez beteta daude bizi zuten egunagatik; baina ez familiaren erantzunarekin soilik. “Tandilgo euskal etxeari eta erakundeko lehendakariari ere esker beroak eman nahi dizkiegu, etxeko abesbatzak guretzat abestu zuen eta. Maria Marta Arrechea Larrea lehengusina koruko kidea da eta talde osoak abesti batzuk kantatu zizkigun euskaraz”, kontatu du Juan Ramon Bercechek.
“2010.eko urriaren 10a egun ahaztezina izango da niretzat”, aitortu du Bercechek, "eta espero dut guztiok sentsazio bera edukitzea. Familiaren arteko loturak mantendu eta sendotzeko engaiamendua hartu dugu eta horrela jarraituko dugu", eman du aditzera Juan Mateo Arrechea Amorenaren birbilobak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus