Donostia-San Sebastian. Juan Sebastian Elkano getariarrak lehenengoz munduari itzulia (1519-1522) eman zioneko espedizioaren 500. urteurrena ari gara ospatzen bolada batez, koronabirusak eraginiko kinka berezi honek programa baldintzatu badu ere. Aukera, hala ere, hor dago, garai bati eta jende batengana hurbiltzeko, eta horixe da izan ere gaurkoan proposatzen dizugun liburu honek eskaintzen diguna: "Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia” dauka izenburu, Daniel Zulaika egile.
“Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia” Daniel Zulaikak, bi urtean zehar, historiaren arloan egindako ikerketa lana da. Lanaren ildo nagusia euskaldunak dira: espedizioan parte hartu zutenak, antolaketan eta abian jartzeko lanetan aritu zirenak; eta baita herrialdea bera ere, itsasoari lotutako historia luzearekin.
-Liburua Elkano Fundazioaren webgunetik doan jaitsi dezakezu, hemendik
-Papereko bertsioa Amazonen eros dezakezu (6,66 eurona), hemen (euskaraz); hemen (gaztelaniaz)
-Liburuari buruzko artikulua Fundazioaren webgunean
-Elkano Fundazioaren proiektuak