euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkano, mundubiraren 500. urteurrena: bizikleta-ibilbide bat gogoeta sustatzeko gure gizartearen erronkez

2020/09/22

Bizikleta ibilbideak munduari bira eman zion lehenengo espedizioari lotutako hogeita hamar herri zehartu ditu
Bizikleta ibilbideak munduari bira eman zion lehenengo espedizioari lotutako hogeita hamar herri zehartu ditu

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 1519tik 1522ra iraun zuen Juan Sebastian Elkano getariarra buru munduari lehenengo aldiz bira eman zion espedizioak. Balentria haren 500. urteurrena betetzen ari garen honetan, hainbat ekitaldi eta saio antolatzen ari da Elkano Fundazioa, besteak beste aukera baliatuz garai eta gizarte hura eta pertsonaje haiek ezagutu eta balio diezaiguketen gogoeta eta irakatsiak ateratzearren. Tartean, bizikleta-ibilbide oso bat antolatu dute irailaren 9tik 19ra, Getariatik abiatu eta Sevillaraino iritsi dena, espedizioari lotutako hainbat hiri eta lurralde zeharkatuz.

Joan den larunbatean bukatu zen ibilaldiak --hamaika egun, 1600 bat kilometro-- Magallaes/Elkano espedizioa aitzaki moduan hartu zuen aniztasuna, iraunkortasuna, sakrifizioaren balioa edo aldaketara egokitzeko ahalmena bezalako gaiak jorratzeko eta, aldi berean, ibilbide historiko eta kultural bat irekitzeko duela 500 urte mundubiraren historiako parte izan ziren Euskadi, Gaztela-Leon, Gaztela-La Mantxa eta Andaluziako hogeita hamar bat herri pedalen bidez elkartzeko.

Hona proposamenaren bideoa gaztelaniaz:

National Geographic aldizkariak ere jaso ditu gaztelaniazko edizioan bizikleta-ibilaldiaren gorabeherak. Espedizioaren bitakorara hurbildu zaitezke aldizkariaren webgunean argitaratutako bost artikuluen bidez (IIIIIIIV eta V). Eta gurpil gaineko egun bizi hauen amaiera gisa, Magallaes/Elkano espedizioaren talde osoak bere esperientzia aurkeztu zuen Gizarte Berrikuntzako Nazioarteko I. Kongresuan, Sevillan.

-Elkano Fundazioaren webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia