euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elikadura Tailerra eskaini du Itziar Aguirre sukaldari rosariotarrak ‘Argentina gosearen aurka' planaren baitan

2020/02/24

Itziar Aguirre sukaldaria, ‘Tarjeta Alimentar’en arukezpenean
Itziar Aguirre sukaldaria, ‘Tarjeta Alimentar’en arukezpenean

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Behar larrian bizi den jendeari begira sortutako ‘Tarjeta Alimentar’ (Elikatu txartela) izeneko ekimen berezia aurkeztu (janaria erosteko baino ez du balio) eta banatu du Rosarioko Udaleko Gizarte-Ekonomia sailak eta horretarako, sukaldaritzan erreferente diren lagun batzuk gonbidatu ditu tailerrak emateko, tartean Nutrizioan Lizentziaduna den eta gastronomian 25 urteko jardunbidea duen Itziar Aguirre chef euskal argentinar rosariotarra. Planaren helburua hogeita hamar mila pertsonarengana iritsi eta hirurogei mila haurrenganaino eragina izatea da.

“Tailerrak Nutrizio-Programa barruan garatzen ditugu. Helburua da ez bakarrik otordu guztiak egitearen garrantzia azpimarratzea –gogora dezagun krisialdi latz momentu honetan Argentinan jende askok ez dituztela eguneko otordu guztiak egiten–, ongi jatearen, bariatu eta orekatu jatearen garrantzia nabarmentzea baizik”, gailendu dio Aguirrek EuskalKultura.eus-i. Bere tailerrean, prezio onean lor daitezkeen fruituak, barazkiak eta lekaleak prestatzen irakatsi zuen sukaldariak. “Asmoa da jendeak eskura dituen osagaiak, erraz eta prezio egokian topa daitezkeenak, erabiltzen ikastea”.

Rosarion euskaldun jaiotako sukaldariak maitasun eta atxikimendu handiz egin du bat proiektuarekin. “Nire ustez, nutrizio plangintza gobernu batek ezarri dezakeen politikarik garrantzitsuenetako bat da. Guztiok beharko genituzte eskura izan kalitatezko elikagaiak. Txartel honek gainera tokian tokiko ekonomia ere bultzatuko du. Janaria prestatzen jakitea gizakion daukagun tresna boteretsuena da eta hori irakasten laguntzea nik ekar dezakedan hondar aletxoa da”, adierazi du Aguirrek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia