euskal diaspora eta kultura
2010/07/28
PUBLIZITATEA
Usurbil, Gipuzkoa. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren interneteko bertsioan, liburuan eta CD-ROMean bezala, 23.000 kontzepturen definizioaz gainera, bildutako terminori dagozkien erdal terminoak (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak), artikuluak, irudiak eta lagungarriak diren zenbait unitate jasotzen dira. Obra honek zientzia eta teknologiako 50 alorreko informazioa eskaintzen du, honako sail nagusi hauetan multzokatuta: Zientzia Zehatzak, Materiaren eta Energiaren Zientziak, Lurraren Zientziak, Biziaren eta Osasunaren Zientziak, Teknologia eta Gai Orokorrak.
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa osatzeko, lau urtez jardun du lanean lantaldeak. 200 aditu baino gehiago aritu dira; haien artean, Euskal Herriko unibertsitateetako zenbait irakasle, eta Zientzia eta Teknologiaren alorrean diharduten zentro eta enpresetako zenbait aditu, Antton Gurrutxagaren ekimeneko zuzendari. Zientzia eta Teknologiari buruzko informazio orokor eta eguneratua behar duen ororentzat dago pentsatua obra hau: Batxilergoko, Lanbide Heziketako, unibertsitateko ikasle eta irakasle, kazetari eta, oro har, Zientzia eta Teknologiaren inguruan interesa duen edonorentzat. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren babesarekin, argitaratua da Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa.
-Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa http://zthiztegia.elhuyar.org webgunean dago kontsultagai
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus