euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elhuyar zientzia aldizkaria eraberrituta dator maiatzean, modernoago eta irakurleen partaidetza sustatuz

2009/05/20

Elhuyar aldizkariaren maiatzeko azala
Elhuyar aldizkariaren maiatzeko azala

PUBLIZITATEA

Elhuyar zientzia aldizkariak berrikuntzak dakartza bere azken alean eta sarean jarri dute jada nahi duenak ikus dezan. Aldizkariak diseinu eta formatu berriak ditu eta edukietan irakurleentzako ulerterrazagoa izatea da bere helburua. Atal berriak sortu dira: Mundu ikusgarria, Mundu digitala, Istorioak, Liburutegia, Gogoetan… eta irakurleen partaidetza sustatzen da. Aldizkariak harpidedunentzako kanpaina abian jarri du: 49,5 euroren truke urtean 11 ale eta ordenagailu eramangarriarentzako motxila bat opari.

Donostia-San Sebastián. Elhuyar aldizkaria eraberrituta dator bere azken alean, eta irakurle guztiek aldaketak ikusteko aukera izan dezaten sarean jarri dute jada. Ale honetako gai nagusia hazi transgenikoak dira eta aldizkariak horri buruzko hiru erreportai bildu ditu. Lehenik, EHUko irakasle Leire Escajedok eta José Ramón Mauleónek transgenikoen erabilera nekazaritzan aztertu dute. Ondoren, Mertxe de Renobales ikertzaileak hazi transgenikoak sortzeko erabiltzen diren teknikak azaltzen ditu. Azkenik, oso bestelako ikuspegi bat, nekazaritza ekologikoan diharduen Jon Harluxeterena, bildu du bere orrietara aldizkariak.

Maiatzeko aleko beste gai bat Donostiako CIC nanoGUNE ikerketa-zentroari buruzko erreportaia da: ireki berria da nanoeskala ikerketen gunea izango den eraikina eta Elhuyarrek bere ezaugarriak aztertu ditu. Izan ere, indar eta eremu elektromagnetikoen interferentziak ekidin behar ditu eraikinak ikerketetan eragozpenik ez sortzeko. Azkenik, zebra-arrainari buruzko erreportaje bat argitaratu da zenbaki honetan.

Aldizkari berriaren lagina ikusteko jo www.zientzia.net/elhuyar webgunera. Kiosko eta liburu-dendetan salgai dago jada 4,5 euroren truke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia