euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elai Alai Dantza Taldeak teatroa eta dantza nahasten dituen Venezuelako bira hasiko du gaur Caracasen

2007/07/14

Elai Alairen Venezuelako biraren afitxa
Elai Alairen Venezuelako biraren afitxa

PUBLIZITATEA

Gernikako Elai Alai Dantzari Taldea Caracasen dago eta gaurtik aurrera bertako beste dantza talde batzuekin batera emanaldi bereziak egingo ditu Venezuelako hainbat hiritan, uztailaren 22a arte. Dantza taldeak bisitatuko dituen hiriak Caracas hiriburua, Naiguatá eta Valencia dira. Emanaldiotan tradizioa eta berrikuntza uztartuko dituzte, antza tradizionalekin batera joera berriagoak dituztenak ere eskainiko dituzte. Horrez gain, berrikuntzen baitan, dantza teatroarekin nahastuko dute.
Era horretara euskal mitologiako pertsonaia batzuk venezolarrei erakustea nahi dute; hala nola, Mari, Tartalo, Galtzagorriak, Sorginak eta beste hainbat. Teatroa eta dantza nahastuko duen ekitaldiaren izena 'Direnik ez sinestu baina ez direnik inoiz ez esan' da, pertsonai mitologiko horien esistitziari buruzko esaera zaharra.

Dantzak betiko euskal musika instrumentuekin nahastuko dituzte, txistuarekin, atabalarekin, dultzainarekin eta txalapartarekin, esaterako. Jantziak ere tradizionalak izango dira eta dantzen artean Arku Dantza, Lapurdiko Ihauterietako dantzak eta Xemeingo Ezpata Dantza ikusi ahal izango dituzte bertaratu nahi duten euskaldunek eta venezolarrek. Lehen ikuskizuna gaur Caracasko Eusko Etxean 14:00etan eta bigarrena biha, igandea, Caracaseko Plaza La Castellanan (doakoa izango danhau). Asteartea 17an teatro emanaldia egingo dute Romulo Gallegos Salan, 20:00etan, eta larunbata 21ean Naiguatán beste erakustaldi bat ere eskainiko dute. Birari bukaera emateko igandea 22an Valenciako Eusko Etxean dantzatuko dute.

Elai Alai historia handiko dantza taldea da; Gernikan sortu zuen 1927an Segundo Olaetak eta aintzindari izan zen dantza taldeetan, baita horien koreografiak egiten ere. Era berean, emakumeei dantza egiten utzi zien lehenengoetarikoa izan zen Elai Alai. Frankoren diktadurapean Elai Alai taldeak euskal kulturaren alde gogor egin zuen, euren dantza eta ikuskizunen bitartez.


Lotura interesgarriak

Eusko Etxea, Caracas, Venezuela
www.euskoetxeacaracas.blogspot.com

Valencia-Caraboboko Eusko Etxea, Venezuela
www.valenciakoeuskoetxea.com

Euskadiko selekzioa Caracaseko Eusko Etxean
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 27an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia