euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'El vecino afectuoso' euskal film laburrak New York International Independent Film & Video Festivala itxi zuen

2008/03/08

"El vecino afectuoso" euskal film laburraren sekuentzietako bat (argazkia Kreared.com)
"El vecino afectuoso" euskal film laburraren sekuentzietako bat (argazkia Kreared.com)

PUBLIZITATEA

Filme eta laburmetraia batek eman zioten amaiera joan den ostegunean New York International Independent Film & Video Festival jaialdiari; laburmetraian, Pello Varela gasteiztarra gidari, Txema Blasco eta Rafa Martin aktoreak ziren protagonista, Badaezpada, el vecino afectuoso izenpeko lanean. Obrak oso kritika ona jaso ditu jaialdian eta medio bereko profesionalekin harremantzeko eta etorkizunerako lankidetzak lortzeko aukera izan dute arduradunek. Pello Varela euskaraz grabatuko den filme luze batean ari da lanean dagoeneko. Barton Films enpresa izango du banatzaile eta 2009ko martxorako amaituko dutela iragarri dute.
Bilbon ekoiztutako El vecino afectuoso filmea Arabako zenbait ingurunetan grabatu zen eta orain Euskal Telebistak (ETB) erosi du. Gasteizko Europar Zine Berriko Jaialdiaren (NEFF) eta Araiako Apota Tailerraren laguntza ekonomikoa izan du. Istorioaren oinarria Azorinen ipuin bat da eta Inkisizioa atzetik jarraika duela Toledo hiriko artisau batek Gasteizera eginiko ihesa kontatzen du 16 minututan. Gasteiz (Eskoriatza jauregian eta Marianistas eskola) eta Audikana dira elkarrizketako espazio-erreferentziako bi guneak eta Mendizabala Institutuko ikasleek ere parte hartu dute. Hemendik aurrera filmeak hainbat jaialdiko ibilbideari segituko dio.

Laburmetraiak oso kritika onak jaso ditu ostegunean amaitu berria den New York International Independent Film & Video Festivalen. Aukera honek medioko beste profesional batzuekin harremantzeko balio izan dio gasteiztarrari. 'New Yorken egotea oso garrantzitsua izan da guretzat. Harremana eduki dugu bertako produktoreekin, adibidez, on-line izeneko banatzaile japoniarrarekin', azaldu dio Varelak euskal hedabide bati.

Zuzendaria proiektu berri batean ari da lanean dagoeneko, Barton Films enpresak banatuko duen euskarazko filme bat. Epeak betetzen badira, irailean grabatuko da Gasteizen eta Lekeition eta 2009ko martxoan amaituta egongo da. Anjel Alkain eta Aitzpea Goenaga aktoreek badute dagoeneko esku artean Bernardo Atxagak aholkatutako istorio honen gidoia. Gaia, Euskadiraino bere proxenetetatik ihesi iristen den emagaldu venezuelar bati buruzkoa da. Oraingoz, zuzendariak abentura horri aurre egiteko finantzaketa lortzea ipini du helburu.


Lotura interesgarriak

New York International Independent Film & Video Festival
www.nyfilmvideo.com

New York Basque Club
www.freewebs.com/basqueclub

'Txakurkalea' film euskalduna New Yorken ikusgai
2008ko otsailaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Dokumentalak izar aurtengo Bartzelonako Zinemaldian
2008ko otsailaren 20an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia