Sabrina Otegi / Buenos Aires, Argentina. Zineman zein antzerkian nazioarteko ibilbide luzea darama Eduardo Blanco aktore argentinarrak. Bere azken lanetako bat, urte hasieran Madrilen antzeztu zuen Parque Lezama izan zen, Juan Jose Campanella zuzendari. Orain, berriz, euskal gizataldearekin zerikusi handia duen pelikula bat egiteko aukera iritsi zaio: Koprodukzio bat da, Prisma (Cordoba), Oeste films (Mendoza) eta Pausoka Entertainment (EH) ekoiztetxeen arteko ‘El Vasco’. Otsailean jarri zen martxan baina pandemia tarteko atzeratu egin da; hala ere eta dena ondo joanez gero, urrian jarriko da martxan berriro.
Hau ez du izango, ordea, Blancok bere lehenengo euskal pelikula. 2018an, aktore eta zuzendari euskaldunekin egin zuen lan Igor Legarreta bilbotarraren Cuando dejes de quererme filmean.
‘El Vasco’ri buruz oso istorio dibertigarria eta hunkigarria dela adierazi digu. Eta badaukala Euskal Herriko produkzioetan lan egiteko jarraitzeko gogo handia, "dagoen talentuagatik", Donostia "izugarri polita" iruditzen zaiolako eta batez ere, pintxoak maite dituelako. Euskal Herrian izandako pasadizo gehiago, elkarrizketa honetan.
Mila esker, Eduardo!
[Eduardo Blancori egindako elkarrizketa (itzulpena ez da literala)]