euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak AEBetako Euskadiko Ordezkaritza zabaltzea erabaki du, eta New York hirian finkatu dio egoitza

2007/02/21

Eraikin honetan egon zen Valentin Aguirreren hotela eta agentzia bidaia, urte askotan NYeko euskaldunen erreferentzia nagusia (Joseba Etxarri argazkia)
Eraikin honetan egon zen Valentin Aguirreren hotela eta agentzia bidaia, urte askotan NYeko euskaldunen erreferentzia nagusia (Joseba Etxarri argazkia)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak AEBetako Euskadiko Ordezkaritza sortzea erabaki zuen atzoko bilkuran, haren egoitza New York hirian finkatuz. Orain artean Jaurlaritzak jardun izan du AEBetan industria, kultura, turismo eta unibertsitate alorretan, esaterako, eta urteak dira SPRI erakundeak ordezkaritza daukala Chicagon. NABO eta komunitate euskal-amerikarrarekiko harremanak ere sendotu egin dira azken urteotan. Ordezkaritza berriak bi nazioon arteko harremanak sendotu eta zabaltzea hartuko du helburu nagusitzat, baita orohar nazioarteko harremanak ere, New York Nazio Batuen egoitza izanik.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia