euskal diaspora eta kultura
2008/08/13
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Hezkuntza Departamentuaren ebazpenak adierazten duenez, dirulaguntzok datorren urrian hasiko den 2008-2009 ikasturterako dira eta onuradunak Nafarroatik kanpo, Ameriketara, joan ziren nafar emigranteen ondorengoak dira, ikasketak Nafarroako unibertsitateetan egin nahi dituztenak. Ebazpena bahin-behinekoa da.
2008-2009 ikasturteko onuradunak hauek dira:
-Daniel Ancín Adell, Ekuadorren jaioa, diru-kopurua 7.000 €, Nafarroako Unibertsitatean ikasteko
-Iosu Lizarraga Cubillos, Kolonbian jaioa, berari emango zaion dirulaguntza 5.750 €-koa da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasteko
-Maitane Lizarraga Cubillos, Kolonbian sortua, bere dirulaguntza 6.000 €-koa da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasteko
-Javier Eduardo Yépez Hualde, Venezuelakoa, bere kasuan 8.500 €-ko dirulaguntza jasoko du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasteko
Hauekin batera, behin-behineko dirulaguntza eman zaio José Alfonso Tordesillas Flores-i, kopurua eta zehetasunak beharrezkoak diren dokumentuak ematen bukatzen duenean.
Lotura interesgarriak
Dirulaguntzen deialdia
Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren webgunean
Nafarroako Hezkuntza Departamentua
http://educacion.pnte.cfnavarra.es/portal/?languageId=6
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus