euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Ekitatea’k, genero berdintasunaren aldeko eskubideak sustatzen dituen erakunde argentinarrak, Lege Izaera lortu du

2018/06/28

'Ekitatea' erakundearen logoa
'Ekitatea' erakundearen logoa

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. Emakumeen eta nesken eskubideen erabilera osoa eta genero parekotasuna bultzatzen dituen ‘Ekitatea’ ekimena Jose C. Paz hirian dago, Buenos Aires probintzian. Paula Basaldua soziologoa da proiektuaren arduraduna eta berak oso argi azaltzen ditu erakundearen helburuak: nesken eta emakumeen eskubideak babestea, emakumeen eskaera sozialei buruzko ezagutza eta ikerketak sustatzea, eta eremu publikoan eragitea legeetan eta politika publikoetan genero perspektiba kontuan hartua izan dadin.

Helburu hauekin proposamen zabala du ‘Ekitatea’k: laguntza teknikoa eta genero perspektibari buruzko aholkularitza ematea eremu publiko eta pribatuari begira, eta horretarako edukien diseinua eta mota askotako trebakuntza ikastaroak eskaintzen ditu. Honi lotuta Basalduak berak jakinarazi digu uztailaren 13an hitzaldi bat eskainiko duela Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean, ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketaren baitan.

‘Ekitatea’ Facebooken dago, Ekitatea izenpean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia