euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko Legebiltzarra gaur euskal bake prozesuaren alde, Bakearen aldeko Aldarrikapena irakurriz

2014/06/05

Uruguaiko Parlamentua
Uruguaiko Parlamentua

PUBLIZITATEA

Gaur osteguna, ekainaren 5ean, "Uruguai Euskal Herriko Bakearen Alde" elkarretaratzea egingo da Uruguaiko Parmentuan, Montevideoko Euskal Erria euskal etxeak bultzaturik, ganbera legegilearekin batera. Hizlari izango dira Ordezkari-Ganberako lehendakaria, Uruguaiko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Lucia Topolansky senadorea, Julio Mª Sanguinetti lehendakari ohia, Nazioarteko Kontaktu Taldeko kide den Alberto Spectorowsky eta, Lokarriren izenean, Paul Rios koordinatzailea.

Montevideo, Uruguai. "Ekimena Euskal Erria Euskal Etxeari dagokio eta bere engaiamenduari euskal gizartearekin eta Euskal Herriak bizi duen une historikoarekin, Bruselako 2010eko martxoko Aldarrikapena abiapuntu, eta segidan urte hartako irailean etorri zen Gernikako Akordioarekin, 2011eko urriko Aieteko Adierazpenarekin Donostiako Aieten, hor markatzen baita Euskal Herrian gizabidezko bake egongorra lortzeko bidea. Baita 2013ko urriaren 17an Mexikon Euskal Herriaren Bakearen Alde egin zen Elkarretaratze Kontinentalean ere", azaldu dute Euskal Erria euskal etxe montevideotarretik.

"Gure euskal etxetik, pentsatzen dugu orain arte eman diren urratsek aurrerapen nabaria ekarri diotela euskal gatazka behin betiko soluziobidean ipintzeko bilaketari, Nazioarteko Kontaktu Taldea lankide isntantzia horieta guzietan, eta espero dugu adostutako bidearekin segitzea bakea hel dadin eta behin betikoa izan dadin".

Ekitaldian, Jauregi Legegileko Ordezkarien Ganbaran antolatua, Ordezkari-Ganberako lehendakaria mintzatuko da, baita ere Uruguaiko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Lucia Topolansky senadorea, Julio Mª Sanguinetti errepublikako lehendakari ohia, Nazioarteko Kontaktu Taldeko kide den Alberto Spectorowsky eta, Lokarriren izenean, Paul Rios koordinatzailea.

Ondoren, Euskal Herriko Bakerako Uruguaiko Elkarretaratzearen Aldarrikapena irakurriko da.

Hitzaldien zatia bukatuta, Voces de la Plaza izeneko abesbatzak bertaratutako gizon-emakumean ohoratuko ditu, zenbait euskal kantu abestuz, tarteak Agur Jaunak.

-Euskal Erriaren bloga: http://http//euskalerria1912.blogspot.com
-Facebook: https://www.facebook.com/euskal.erria.9?ref=ts&fref=t
-Bat egiteko: encuentrouruguaypaz@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia