euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekitaldia gaur Gernika gogoan Uruguaiko Legebiltzarrean; asteburuan, euskal egitaraua Saltora pasatuko da

2017/12/04

Uruguaiko Ordezkarien Ganbera
Uruguaiko Ordezkarien Ganbera

PUBLIZITATEA

Gernikako Bondardaketari buruzko erakusketa bat inaugurako da gaur arratsaldean Uruguaiko Ordezkarien Ganberan, Gernikako Bakearen Museoak prestatua, Ganberako Lehendakaritza eta Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen babespean. Segidan, sarraskiaren 80. urteurreneko urtean gauden honetan, hitzaldia emango du Xabier Irujo historialariak. Asteburuan, berriz, euskal ekitaldiak Saltora doaz. Bertan, Euskal Festa antolatu du Saltoko Euskaldunen Taldeak eta programa bat, nazioko eta nazioarteko euskal etxeen bilerak tarteko.

Montevideo, Uruguai. Gaur astelehena, abenduaren 4a, "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa inauguratuko dute Uruguaiko Ordezkarien Ganberan 18:30etan. Gernikako Bakearen Museoak muntatutako erakusketa da eta Ganbera Nazionaleko Lehendakaritzaren eta Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen eskutik ekarria da Uruguaira,

Aurkezpen ekitaldian, Ganberako lehendakari Jose Carlos Mahiak hartuko du hitza eta Xabier Irujo Ametzaga historialariak eta Euskal Erria Euskal Etxeko lehendakari Agurtzane Aguadok ere hitz egingo dute. Izan ere, Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari den Xabier Irujok hitzaldia eskainiko du Gernikako sarraskiaz. Ekitaldia amaitzeko, Abesbatzak kantatuko du, Francisco Simandoni zuzendari; eta euskal dantzari batek aurreskua dantzatuko du.

EUSKAL ELKARRETARATZE ETA FESTA SALTON

Datorren asteburuan, berriz, erakusketak jauzia emango du Saltora eta uruguai iparmendebaldeko herri honetan prestatu duten Euskal Festa-ko programan sartuko da. Programa ostiraletik iganderainokoa izango da, honako kronogramaz:

Ostirala, abenduaren 8a

- "Elkarrekin - Together" dokumentala erakutsiko da Euskal Etxearen egoitzan, Mercado 18 de Julion
-Pintxo dastaketa
-Musika zuzenean, bertako kantari eta musikariekin

Larunbata, abenduaren 9an

-Euskal Etxeen Nazioarteko Bilkura (Argentina, Brasil, Uruguai)
-Uruguaiko Euskal Etxe eta Elkarteen 21. Mendea Foroko laugarren bilkura
-Raul Iturria Igarzabalen 'Aporte Vasco al Uruguay' liburuaren aurkezpena
Alberto Eguiluz historialari saltotarrak hitzaldia emango du Pascual Harriague Saltoko aitzindari hazpandarraz
-Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketaren irekiera, Gernikako Bakearen Museoa egile
-Hitzarmen sinadura: Saltoko Euskaldunen Taldeak eta Saltoko Gobernuaren artean, 'Espacio Vasco' delakoa eraikiko den lusaila EEaren esku utziz, monumentua Gernikari eta omenaldia bertan hil zirenei, Bakea eta Demokraziaren alde eta Faxismoaren kontra
-Ekitaldi gastronomikoa Harriague Kultura Gunean, soto zaharrean, Saltoko Euskaldunen Taldeko 'sukaldariak'eko kideen eta Haritz Aramburu sukaldari euskaldunaren eskutik
-Bertako sotoen ardoen dastaketa

Igandea, abenduaren 10a

-Aitzindarien Korrika Saltoko ibai.ertzetik (kostaneratik)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia