euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekitaldi ugari Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean 2009 urteko lehenengo seihilabetekoan

2009/05/14

Dantza taldea entsegu batean (argazkia ChivilcoyEE)
Dantza taldea entsegu batean (argazkia ChivilcoyEE)

PUBLIZITATEA

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak aurrera darrai bere ekitaldiekin, urteari hasiera bikaina eman ostean. Joan den asteartean bertan, Eusko Jaurlaritzak emaniko bi fresatzeko makinaren emate ekitaldian hartu zuen parte herriko Hezkuntza Tekniko Ertaineko Eskolan. Datorren 29an elkarteak 'tangeria' berri bat egingo du, Borja Blazquez sukaldariak euskal gastronomia lantegia eskainiko du maiatzean bertan eta ekainean Beti Aurrerak, San Juan, Panpinaren Erretzearekin ospatuko du, azken urteotan legez. Elkartearen blogak, bestalde, Beti Aurrerak egiten dituen ekintzen berri ematen segitzen du, tartean dantza eta euskara klaseen berri.

Chivilcoy, Argentina. 2009ko ekitaldi programarekin jarraituz, Chivilcoyko Beti Aurrera elkartea datozen asteetako hitzorduak prestatzen ari da. Horien artean, aipagarria da hilaren 29an egingo den 'tangeria' berria, Juan Franciscone Orkestrarekin eta Mario Castel kantariarekin, eta Borja Blazquez sukaldariak emango duen euskal gastronomia lantegia.

Baina joan den asteartean bertan, elkarteak Eusko Jaurlaritzak emandako bi fresatzeko-makina eman zizkion Chivilcoyko Hezkuntza Tekniko Ertaineko Eskolari. Ekitaldia Eskolak bere 99. urteurrena ospatzeko programaren baitan gauzatu zen, ikaslegoaren aurrean eta besteak hainbat agintari eta ordezkarien artean partaide izan ziren: Chivilcoyko Udaleko Ekoizpen Zuzendaria, Merkataritza Zentruko presidentea, Eskola Kontseiluko presientea, Hezkuntza Barrutiko Ikuskatzaile Burua, Adar Ertzaineko Ikuskatzailea.

Horiekin batera, Beti Aurrera eta Cesar Arrondo irakaslea Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa izan ziren, eta eurekin batera Suipachako Euskal Etxetik Caracoche, Verguez eta Echave jaunak, eta Chacabucoko euskal gizataldeko Aramburu jauna ere izan ziren.

Donación fresadoras 2009 Chivilcoy

[Cesar Arrondo eta Beti Aurrerako ordezkariak bi fresatzeko-makinen emate ekitaldian (argazkia ChivilcoyEE)]

Beste jarduera aipagarria, besteak beste bildu zuen jendetzari erreparatuta, joan den maiatzaren 9an euskal elkartean egin zen jaia izan zen. Etxea txiki gelditu zen jaian parte hartu nahi zuten guztiak hartzeko.

Encuentro social Chivilcoy 2009

[Tango erakustaldia, Euskal Etxean maiatzaren 9an egin zen jaiaren baitan (argazkia ChivilcoyEE)]

Beste ekitaldi aipagarriak euskara ikastaroak eta dantza taldearen ikastaroak izan dira (azken hauek Graciela Cofre de Corraoren zuzendaritzapean, Nelba Calonge de Letamendi eta Mabel Robiani de Andreucciren laguntzarekin).

Tanguería 2009 Chivilcoy

[Aurten egin diren 'tangeriatan' lagundu duten gazte bolondresak (argazkia ChivilcoyEE)]

Lotura interesgarriak

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen bloga
http://centrovascochivilcoy.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia