euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekiok: animatzen EHra barnetegi batera joaten, hango udan? Aukerak Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa Garai eta Beherean

2025/03/25

Lazkaoko Maizpide Barnetegia
Lazkaoko Maizpide Barnetegia

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Baliabide eta aukera ugari dituzte gaur egun Diasporan euskara ikasi nahi dutenek. Baina normala denez edozein hizkuntza ikasten, ez dago murgiltzea baino hautu eraginkorragorik, kasu honetan Euskal Herrira bertara joan eta bertatik bertara ikastea, euskarak berezkoak dituen inguru eta giroetan, hizkuntza ez ezik herri kulturan ere sakonduz. Are gehiago hango udan, egunak luzeak direla, eta giroa, festak eta aukerak ugariak! Ekain-uztailetik aurrera EHko udan han egingo diren euskara ikastaro eta barnetegi batzuren berri bildu dizugu hona, AEK, Maizpide eta Zornotzako euskaltegien proposamenak. Animatzen zure euskara hobetzeko urrats berriak ematen?

AEK

  •  Familia Barnetegia, Adunan (Gipuzkoan). Familiaren arteko euskarazko komunikazioa sendotzeko. Klaseak goizez eta arratsaldean txangoak. Mailak: B1, B2, C1. Datak: uztailaren 21etik abuztuaren 1era; abuztuaren 4tik 15era.
  • Euskalduntze Barnetegia: Euskara ikasi eta praktikatzeko barnetegiak Arantzan (Nafarroan), Foruan (Bizkaian) eta Urepelen (Behe Nafarroan).
    -Arantzako datak: uztailaren 7tik 20ra; uztailaren 21etik abuztuaren 3ra; abuztuaren 4tik 17ra; abuztuaren 18tik 31ra. A2 mailako ikastaro bat ere irekiko da abuztuaren 18tik 31ra.
    -Foruako datak: irailaren 1etik 14ra.
    -Urepeleko datak: uztailaren 14tik 25era; uztailaren 28tik agorrilaren 8ra. Mailak: A1-A2-B1-B2-C1
  • Maila egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegia: Arantzan, abuztuaren 4tik 17ra. Mailak: B2 eta C1.
  • Barnetegi Ibiltaria: mintzapraktika du helburu nagusia barnetegi honek. Euskara Euskal Herria oinez ezagutuz ikasiko dute ikasleek. Uztailaren 19tik abuztuaren 2ra.
  • Zuberera Barnetegia: Zuberoako euskalkian sakondu nahi dutenentzat, Mendikotan (Zuberoan). Data ez da oraindik adierazi.

Izena emateko epe eta informazio gehiago, maiatzaren 2tik aurrera udabarnetegiak@aek.eus helbidean edo (+34) 946 464 000 - 673 200 100 telefono zenbakietan. 
AEK sareetan: www.aek.eus


Familia Barnetegiak

Maizpide

Lazkaon (Gipuzkoan) udako euskal ikastaro trinkoak eskaintzen ditu Maizpidek, 12 egunekoak, bi astekoak, asteburu bat barne delarik, egunean zortzi eskola-ordukoak. Hil bakoitzean bi ikastarotan parte hartzeko aukera ere badute interesatuek. Maila guztiak, 16 urtetik gorako ikasleentzat.

  • Uztaila I: uztailaren 7tik 18ra
  • Uztaila II: uztailaren 21etik abuztuaren 1era
  • Abuztua I: abuztuaren 4tik 15era.
  • Abuztua II: abuztuaren 18tik 29ra.
  • Iraila I: irailaren 1etik 12ra.
  • Iraila II: irailaren 15etik 26ra.

Matrikulazioa apirilaren 7an hasiko da. Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi lazkao@maizpide.eus helbidera. Maizpide sareetan, maizpide.eus

Zornotza

Zornotza barnetegi bizkaitarrean ere udako ikastaroek hamabi eguneko iraupena dute eta egunean 8 eskola ordu, bi modalitateetan: pentsio osoa edo pentsio erdia. HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera, ikastaro trinkoetan.

  • Ekainaren 30etik uztailaren 11ra
  • Uztailaren 14tik 25era
  • Abuztuaren 4tik 15era
  • Abuztuaren 18tik 29ra
  • Irailaren 1etik 12ra
  • Irailaren 15etik 26ra

Matrikula egiteko (+34) 946 308 304 telefonora deitu edo info@zornotzakobarnetegia.eus idatzi. Zornotzako barnetegia sareetan, zornotzakobarnetegia.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia