euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekin Harriari: Venezuelan jaiotako Itxaso Uzkangak euskal diseinuak egiten ditu Zornotzan

2016/07/25

Itxaso Uzkanga
Itxaso Uzkanga

PUBLIZITATEA

Valencia hiria hiriburu duen Venezuelako Carabobo estatuan, bertako euskal komunitatearen eta Eusko Etxearen baitan jaio zen Itxaso Uzkanga. Aita Begoñakoa eta ama Bediakoa, bederatzi urte dira 'itzuli' zela Euskal Herrira, amodioaren deiari jarraituz. Urko bere senarrarekin bizkien guraso, Ekin Harriari izeneko diseinu enpresako burua da. Euskal Herriko, eta bereziki Bizkaiko sinbolo eta irudi tradizionaletan oinarritutako irudien egile da, tartean elastikoak, pitxiak, poltsak edo bestelako osagarriak.

Zornotza, Bizkaia. Ekin Harriariko diseinatzaile eta arduradun nagusia da Itxaso Uzkanga euskal-venezuelarra eta Zornotzan dauka denda. Venezuelako Valentzia hirian jaioa, Lemoan bizi da senar Urko Garamendirekin batera eta urte t'erdiko Oihan eta Sararen ama da. Bostbat urte da Ekin Harriari proiektuarekin ari dela eta apurka aurrerabidea hartzen ari da euskal sinbolo eta irudi tradizionalak moldatzen dituzten disenuak egiten eta, besteak beste, eguzkiloreak, lauburuak, Marijaia, Portugaleteko zubia. Mikeldi, Ekaingo leizea, Arrigorriagako Abrisketako baseliza eta beste hainbat euskal leku esanguratsu eta irudien diseinua daramaten elastiko, lepoko, eraztun, poltsa, edalontzi, elastiko, jaka, belarritako, apaingarri eta abarreko bildumak ekoizten.

Berari eta bere ekimenari buruz Kevin Doyleren artikulua argitaratu zuen atzo Deia egunkariak. Bestetik, hona Ekin Harriaren webgunea. Gauzak edonona saldu eta bidaltzen dituzte munduan.

Ekin Harriari
Plaza Kalbario z/g. Amorebieta-Etxano 48340 Bizkaia. Euskal Herria.
Tel.: 946 531 053
Emaila: ekinharriari@ekinharriari.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia