euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekin Dantza Taldeak ordezkaturik euskal gizataldeak ere parte hartu du Buenos Airesko Folk Open Air Jaian

2014/06/11

Ekin Dantzari Taldea Buenos Airesko Folk Open Air Jaialdian (argazkiaEE)
Ekin Dantzari Taldea Buenos Airesko Folk Open Air Jaialdian (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Argentinako hiriburuak kolektibitateen alde burutzen dituen ekimenen artean dago Buenos Airesko Folk Open Air Jaia. Berezitasun du, ordea, Europako hainbat herritako folk musika eta dantzak direla festaren protagonista nagusi. Iaz bezala aurtengo edizioan euskal dantzariek ere partekatu zuten agertokia Europa Iparraldeko herrien ordezkariekin. Aitor Alavak zuzenduta, Lizarraenea-ko Ekin Dantzari Taldeak tauletan eta baita kalean ere hainbat koreografia dantzatu zituen Avellaneda Parkean.

Buenos Aires, Argentina. Ekainaren 7 eta 8an burutu zen hiriburuko Avellaneda Parkean 2014ko Buenos Airesko Folk Open Air Jaia. Hiriko Kultura Ministerioak bultzaturik, eskualde honetan nahiko ezohikoak diren ekintza anitz garatu ziren bi egunetan zehar kalitate handiko ikuskizunak batuz.

Ekin Dantzari Taldea Buenos Airesko Folk Open Air Jaian 2014 01

[Bigarren urtez jarraian, Ekin Dantzari Taldea  Folk Open Air Jaialdian (argazkiaEE)]

Programari dagokionez, Erdi Aroko Azokaz aparte, honako artista eta emanaldi hauek ikusi ahal izan ziren parkeko tauletan: Eire (dantza irlandarrak), Greenfolk (folk irlandarrak), Arme (errekreazionismo ikuskizun eskandinaviarra), Fiesta Noz! (Bal Folk), Valherjes (Erdi Aroko esgrima), Viejos Contrabandistas (folk irlandarra), Batalla Final (errekreazionismo ikuskizunak), Einher Skald (folk bikingoa), Andayna (folk iberiarra), Huldreslaat (folk nordikoa), Tio Apó (umeentzako jolasak), Zrymgool (Metal Folk), Skull & Bones (Metal Folk) eta Mac Manus (folk irlandar-eskoziarra).

Ekin Dantzari Taldea Buenos Airesko Folk Open Air Jaian 2014 02

[Jantzi eta dantza tradizionalekin, Ekin Dantzari Taldeak euskal kolektibitatea ordezkatu zuen (argazkiaEE)]

Hauekin batera, Euskal Herriko ohiko musika eta dantzak ere iritsi ziren Avellaneda Parkera, Buenos Airesko Ekin Taldearen eskutik. Lizarraenea egoitza duen taldea igande arratsaldean jendaurretu zen eta Eurtako aurreskua, Esku Dantza, Marmutx, Orbaitzeta eta Biribilketa dantzatu zituen, azken bi hauek publikoaren partaidetza eskatu eta lortuta.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia