Pergamino, Argentina. Argentinan Euskal Herriaren ordezkaritza eroateko era asko daude. Buenos Aires probintziako Lagun Onak-ek bere komunitatearengana iristeko bi bide polit hautatu ditu. Batetik, elkartasun proiektuak garatuz ‘Ayudanos a crecer’ izeneko Jantokia babesten. Bertan, behar handietan bizi diren ehun bat neska-mutil elkartzen dira egunero oinarrizko otorduak egiteko. Euskal Etxeak jostailu bilketa eta afari bat antolatu zituen abuztuan jantokiko umeentzat. Izan ere, hilero Euskal Etxeko lan talde batek janaria prestatzen du eta Jantokiko instalazioetan zerbitzatzen.
Bestalde, euskal kulturak presentzia nabarmena izan zuen Pergaminora iritsitako Buenos Aires probintziako Trailer Turistikoan. EEko Goizeko Izarra taldeko dantzari helduk eta ertainek dantza bana taularatu zuten eta, stand gastronomikoan, euskal sukaldariak etxeko txistorrarekin luzitu ziren. Argazkiak, hemen.
Irailean, berriz, Immigrantearen omenezko zeremonian parte hartzeko, 9 de Julio Plazan bildu ziren Euskal Etxeko lagunak dantza ikuskizuna eskaini eta danborrada jotzeko. Ikurrina ere zabaldu zuten Etorkinen omenezko monumentuaren aurrean.