euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EKEk eta Azkue Fundazioak abian jarri dute Irudimena! lehiaketaren 4. edizioa

2014/03/18

Irudimena lehiaketaren afitxa (argazkia EKE)
Irudimena lehiaketaren afitxa (argazkia EKE)

PUBLIZITATEA

Irudimenari astintzeko gogoa baduzu, aukera polita eskaintzen dizu Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Azkue Fundazioak abian jarri duten lehiaketak. "Irudimena" izena du eta laugarren edizioa da aurtengoa. lehiaketan parte hartu nahi dutenek honako erronkari aurre egin beharko diote: Euskal Herriko soinu mapatik ateratako bederatzi soinuen artean bat aukeratu eta horretan oinarrituta soinu berri bat, euskarazko testu bat edo irudi bat egitea.

Donostia-San Sebastián. Laugarren aldiz abian da Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak sustatzen duten "Irudimena" sormen lehiaketa. Lehiaketaren helburua euskaldunen artean sormena bultzatzea da. Oso erraza da parte hartzea. Horretarako, iazko edizioan bezala, parte-hartzaileek soinu bat hautatu beharko dute antolatzaileek proposatu zerrendan. Aukeran diren 9 soinu horiek  Euskal Herriko soinu mapa egitasmotik datoz.

Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak :

  • soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),

  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)

  • irudi bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Parte-hartzaileen lanak bidaltzeko epea maiatzaren 16a arte egongo da irekita. Parte hartu!

Informazio gehiago, EKEren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia