-Azkue Fundazioa
Amaia OCERIN - amaia.ocerin@bizkaia.net
Tel.: 00 34 944028081
euskal diaspora eta kultura
2013/03/06
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. "Irudimena" lehiaketa gazteei zuzendutako Euskal Kultur Erakundearen Hogei'ta programaren barnean sartzen da. Hirugarren edizio hau lankidetzan sustatu dute EKEk eta Azkue Fundazioak eta berrikuntza batekin dator: aurrekoetan sorkuntzen oinarria argazkiak izan dira; aurten, aldiz, soinuak.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 8 soinu hauetako bat aukeratu beharko dute euren lanaren oinarri gisa. Soinuak Euskal Herriko "Soinumapa" egitasmotik datoz.
Hautatzen duten soinuan oinarrituz, hiru aukera ditu parte-hartzaileak:
soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).
Sorkuntzak formulario honen bidez helaraziko zaizkie antolatzaileei, maiatzaren 15a baino lehen.
Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat. FNAC liburu, CD, bideo, argazki kamera, ordenagailu eta teknologia alorreko produktuak saltzen dituen denda da. Webgunea du eta internet bidez ere egin daitezke erosketak (Diasporako euskaldunentzat ere egokia da, beraz).
Lehiaketaren oinarriak, hemen.
Harremana:
-Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
Jakes LARRE - jakes.larre@eke.org
Tel. 00 33 5 59 93 25 25
-Azkue Fundazioa
Amaia OCERIN - amaia.ocerin@bizkaia.net
Tel.: 00 34 944028081
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus