euskal diaspora eta kultura
2012/06/21
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxea elkartearen berri buletina, Jazoera, uda usainean dator, eskola bukatu eta oporretaz eta jaietaz gozatzeko prest dauden umeen ilusioarekin. Eta, izan ere, jairik ezta faltako datozen asteetan Venezuelako euskaldunen artean: San Juanak, San Ferminak, irailean San Antolin eta Antzar Eguna... Azken ale honetan gainera buletinak hiru euskal etxeen egutegia dakar:
Caracas, Carabobo eta aspaldion animatzen ari den Puerto La Cruz. Hauek dira egingo dituzte ekitaldiak:
CARACASKO EUSKO ETXEA
-Ekainak 23. Amatxuen eta Aitatxuen Eguna + San Juan jaia.
-Uztailak 1. Hileko meza eta pilota partidak.
-Uztailak 14. San Fermin jaia, "entzierro" eta guzti.
CARABOBOKO EUSKO ETXEA (Valencia)
-Ekainak 23. San Juan.
-Uztailak 7. San Fermin, urtero legez entzierro, bigantxa eta bazkariarekin.
PUERTO LA CRUZEKO EUSKO ETXEA
-Ekainak 23. San Juan.
-Uztailak 7. San Fermin.
Horrez gain, Jazoerak ohi bezala artikulu eta gai gehiago jasotzen ditu. Hala nola, Arturo Gonzalez de Zarateren "Un viajero por los caminos de la vida" liburuaren "bataioa", ekaineko meza --Maria Paz Matxain eta Imanol Urruzunoren oroimenean-- eta pilota partidak.
-Jazoera jaso nahi izanez gero edo artikulu bat bidali nahi izanez gero, idatzi e-maila hona jazoera@hotmail.com. Doan da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus