Donostia-San Sebastian. Bide berri bat daukazu, zauden lekuan zaudela, gertatu ahala Euskal Herriko berriak eta EiTBren programazioa segitzeko, Youtuben eta edizio jarraituan hasi baita emititzen joan den astean EiTB Basque kanala, nazioarteko ikusleak eta Diasporako euskaldunak bereziki gogoan. Ekainaren 2tik aurrera ikus daiteke eta aurreko Canal Vascoren ordea hartzen du, edukiak euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Youtuben dagoenez, lehioa zeure webgunean ere erants dezakezu, albiste honetan beherago egin dugun bezala.
Youtubez eskaintzen dena ohiko bideen bidez ere ikus daitekeen nazioarteko kanala da eta beraz eitb.eus bidez, satelitez eta Ameriketako kable eskaintza operadore nagusien bidez ere ikus daiteke.
Euskaraz ikus daitezkeen programen artean, albistegiez gain, «Herri Txiki, Infernu Handi», «Ur Handitan», «Barre Librea», «ETB Kantxa» eta kirol emanaldiak edota «Oholtzan», «EITB Kultura», «Arte[faktua]» eta «Bidegurutzean». Gaztelaniazkoetan, «En Jake», «Qué Me Estás Contando», «El Conquistador del Caribe». «Atrápame si puedes», «Esto No es Normal», «Escapadas con Joseba Arguiñano» eta «Vascos por el Mundo», besteak beste.
Youtuben dagoenez, zeure webgunean ere txerta dezakezu EiTB Basque-ren emisio jarraitua
EiTB Basque kanaleko eta taldeko gainerako TV kanaletako programazioa hemen kontsulta dezakezu.
EiTB komunikazio taldeak 670.000 harpidedunetik gora dauzka gaur egun Youtuben.