euskal diaspora eta kultura
2014/07/30
PUBLIZITATEA
Trujillo, Peru. Abuztuaren 15ean inauguratuko da Trujillo hirian País Vasco, encanto natural, Einer Rodriguez argazkilari eta arkitektu peruarraren erakusketa eta irailaren 15a arte izango da ikusgai Casa de la Emancipación izeneko BBVA Continental Fundazioaren egoitzan.
Erakusketa osatzen duten 28 argazki panoramikoak tamaina handikoak dira (1,5 metro x 0,5) eta Euskal Herriko gune eta paisaia ezagun eta bereziak jasotzen dituzte. Batzuk egilearen gustukoak direlako, beste batzuk bere bezeroek gomendatutakoak omen: Gaztelugatxeko ermita, Gasteizko Ama Zuriaren plaza, euskal mendiak, arkitektura... Irudion bitartez Euskal Herrira hurbiltzeko aukera bikaina izango dute Trujilloko biztanleek eta bereziki hunkigarria izango da, zalantzarik gabe, Peruko euskal komunitatearentzat.
(gogora dezagun Perun, Lima eta Cuscok dauzkatela euskal etxeak)
Trujillo Peruko hiri nagusienetakoa da eta 800.000 biztanle ditu. Irailean Udaberriaren Jaialdia izeneko kultur festa egiten da bertan eta Hegoameriketako bisitari asko biltzen dira hirira. Halatan, erakusketa hau Euskal Herria ezagutzera emateko eta, zergatik ez, turismoa sustatzeko aukera ederra izango da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus