euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehundik gora parte hartzaile bildu ditu Lapridako Eusko Txokoa Liburutegiko VI. Galdera Lehiaketak

2009/01/21

Maria Ester Arrondo, Lapridako Euskal Etxeko Eusko Txokoa Liburutegiko arduraduna, lehiaketaren aurreko edizio bateko irabazleetako batekin
Maria Ester Arrondo, Lapridako Euskal Etxeko Eusko Txokoa Liburutegiko arduraduna, lehiaketaren aurreko edizio bateko irabazleetako batekin

PUBLIZITATEA

Orotara 107 izan dira Laprida herri argentinarreko 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen baitango 'Eusko Txokoa' Liburutegiak deitutako Euskal Galdera Lehiaketara aurkeztu eta itaunak ongi erantzun dituzten gazte eta helduak. Emaitzak abenduaren 20an atera baziren ere orain astindu ditu liburutegiko Maria Ester Arrondo arduradunak. Saridunak honakoak dira, deitutako hiru kategorietan: Carolina Conti Garay, eskoletako A kategorian; María de las Mercedes Arias, eskolako B kategorian; eta Nadia Serio, helduen kategorian.

Laprida, Argentina. Sariak liburu bat saritu bana izan dira, honela banaturik: Carolina Conti Garay-k, 13 urte eta 1 zenbakidun Oinarrizko Bigarren Eskolako 2. A gelako ikasle denak "El complot de las flores", Andrea Ferrarirena jaso zuen; Maria de las Mercedes Arias, 1 zenbakidun Irakaskuntza Ertaineko Eskolako Husoc-eko 1.gokoak "La tierra también late", Agenda 21 Eskolarrekoa. Bestalde, helduen sailean, Nadia Seriok, "Guregandik 4" liburukoa jaso zuen, Laprida bertako Arturo Campion Euskal Ikastetxeak argitaratutakoa.

2008koarekin, sei dira honez gero Lapridako Eusko Etxea Liburutegiak antolatzen duen Galdera Lehiaketa honetako edizioak. Aurtengoan, 8. eta 9. mailetako 54 ikasle; 32 ikasle Polimodal eta Nekazal eskoletakoak eta 21 partaide heldu aurkeztu dira, 107 erantzun egoki orotara. Horien artean egin zen aipatu liburuen zozketa, lehenago emandako emaitzekin.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Galdera Lehiaketan parte hartu duten guztiei. Sei gutun hartu ziren ohiko postaz Ayacuchotik. "Gainerakoak internet bidez edo zuzenean auren geletatik hartu dute parte. Geletan, izan ere, 'Nire aitaren etxea' irakuri genuen partaidetza bultzatzeko", adierazi dio EuskalKultura.com-i Maria Ester Arrondok.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia