euskal diaspora eta kultura
2012/09/12
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Kotoiaren Lurra Euskal Etxetik adierazi zaigunez, Chacoko euskal elkartearen urteurren berri hau bertaratutako bazkide eta lagunen arteko giro ezin ederregoan egin zen, afariari dagokionez paella handi baten inguruan, Resistenciako Don Bosco eskolaren lokaletan.
Parte hartu zutenen artean, bazkide eta laguntzaile eta euskal etxearen inguruko lagunekin batera, Chacoko hiriburuko beste zenbait "gizatalde-elkarteetako ordezkariak aipa daitezke, tartean ukrainarrak, italiarrak, frantsesak, espainiarrak, austriarrak, bulgariarrak eta israeldarrak", gure erredakziora bidalitako oharrak dioenez.
Anfitrioi eta Kotoiaren Lurra-ko lehendakri gisa, Fabio Echarri momentu eta urteurren berri honetan partaide nahi izan zuten guztien aurrean mintzatu zen eta azken urte honetako emaitzen errepasoa egin zuen, esku artean eta garatze bidean dauden proiektuak ere aurreratuz.
Egunari behar bezalako amaiera dotore, koloretsu eta ilusioz betea emateko, euskal etxeko dantzari gaztetxoek emanaldia eskaini zuten. Andrea Tamer zuzendari duen taldeak eta bere dantzariek publikoaren estimoa bereganatu zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus