euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehun urte ari da betetzen Idiazabal herri argentinarra eta Gipuzkoako idiazabaldarrak gonbidatu ditu

2010/06/29

Gautxoak Argentinako Idiazabal herrian (argazkia, Idiazabal Fundazioa-N.G.)
Gautxoak Argentinako Idiazabal herrian (argazkia, Idiazabal Fundazioa-N.G.)

PUBLIZITATEA

Ehun urte ari da betetzen aurten Argentinan, bertako Cordoba probintzia barnealdean dagoen Idiazabal herria. Inguruetan presentzia nabaria izan zuten euskaldunekin lotutako sorrera duen herri honek senidetza harreman berezia dauka Gipuzkoako Goierrin dagoen jatorrizko Idiazabal herriarekin eta, izan ere, bertako ordezkaritza bat ere partaide izango da datorren irailean mendeurreneko ospakizun hauetan. Gaiari buruz, eta Idiazabal argentinarrari buruz artikulua eman berri du argitara Asier Zaldua kazetariak Noticias de Gipuzkoa egunkarian.

Donostia, Gipuzkoa. "Argentinan ere badago Idiazabal deitzen den herri bat. Biak, argentinarra eta Euskal Herrikoa, senidetuta daude. Amerikarrek aurten beren herriaren mendeurrena ari dira ospatzen eta goierritarrek ekitaldietan parte hartuko dute. Hasteko, atzo [joan den igandeagatik], Eduardo Larrazak hitzaldi bat eskaini zuen Argentinako inguru honetan euskaldunek izandako eraginaren inguruan. Larraza Olaztiko familia batekoa da eta Argentinako Idiazabalen jaio zen. Bera izan zen bi herri hauen arteko senidetzearen bultzatzaile nagusia", kontatzen du Asier Zalduak egunkari gipuzkoarrean.

Herri argentinarrari Idiazabal izena jartzearen arduraduna Demetrio Jauregialtzo izan zela ere azaltzen da artikuluan.

-Osorik, hemen klikatuta irakur daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia