euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUn masterrak egiteko laguntzak eskatzeko epea irekita dago Argentina, Kolonbia, Mexiko eta Venezuelarako

2012/06/29

UPV-EHUren kanpusa Donostian
UPV-EHUren kanpusa Donostian

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Unibertsitateak bertan masterrak egingo dituzten Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Venezuelako ikasleentzako mugikortasunerako laguntzak eskatzeko epea ireki du. Hamasei beka emango ditu unibertsitateak aurten. Laguntzak jasotzen dituztenek ez dute masterraren matrikula ordaindu beharko eta ikasturterako 4.500 euro jasoko dituzte. Eskabideak uztailaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira, dagokion herrialdeko Euskadiko ordezkaritza edo bulegoan.

Donostia-San Sebastian. Euskal Herrian masterra ikasteko asmoa duten Argentinako, Mexikoko, Kolonbiako eta Venezuelako ikasleek epea irekita dute aurten UPV-EHUk emango dituen mugikortasunerako 16 beketako bat eskatzeko. Laguntza hauen helburua zera da, unibertsitate honek eskaintzen dituen 98 masterretako batean izena-eman eta ondoren matrikulazioa burutu duten ikasleei mugikortasuna erraztea (UPV-EHUko masterren zerrenda, hemen).

Laguntza honen baitan ikasleak 4.500 euroko diru poltsa jasoko du eta ez du masterraren matrikula ordaindu beharrik izango. Bere kargu izango dira, ordea, bidaia, ostatua eta eguneroko gastuak.

Betekizunak

Eskatzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte:

a) Argentina, Kolonbia, Venezuela edo Mexikok nazionalitatea izatea.
b) Matrikula egiteko orduan, unibertsitate masterretako ikasketetan sartzeko behar duten titulazioa gaindituta edukitzea.
c) Aurrez izena emanda egon eta UPV/EHUk 2012/2013 ikasturterako eskainitako unibertsitate master
baterako izen ematea onartua eta berretsia izatea.
d) Aurreko deialdietan laguntza hau jaso ez izana.

Dokumentazioa

Honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskatzaileek:

a) Eskabide orria.
b) NANaren edo pasaportearen fotokopia.
c) Ikasketen ziurtagiri pertsonala. Bertan, karrerako irakasgai guztien emaitzak eta deialdiak agertuko dira.
Agiria, gainera, bide diplomatikoz legeztatuta egon beharko da eta, hala badagokio, gaztelaniarako itzulpen ofiziala ere aurkeztu beharko da.
d) Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.
e) Izena eman izanaren frogagiriaren fotokopia. Agiri horrekin batera, ikaslea Masterreko Akademia Batzordeak onartu eta, geroago, berretsi egin izanaren dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Non eta nola aurkeztu eskabideak

Eskabideak uztailaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira. Eskaerak, adierazitako dokumentuekin batera, UPV/EHUko Akademia Antolakuntzako errektoreordeari zuzenduta aurkeztuko dira Eusko Jaurlaritzak kasuan kasuko herrialdean dituen ordezkaritza hauetan:

-ARGENTINA
Helbidea: Av. Alicia Moreau de Justo 846, 3. sol., 21 bul.
Ciudad Autónoma de Buenos Aires
C1107AAR Argentinako Errepublika
Tel.: +54 11 4120-0586       al 91
E-maila: argentina@ej-gv.es

-KOLONBIA ETA VENEZUELA
Helbidea: Edificio ION. Carrera 7 Número 73-45/47
Oficinas 1001/2/3
Bogotá D.C. - Kolonbia
Tel.: (+57) (1) 544 94 61/ 545 59 34/ 545 84 34/ 545 38 44
E-maila: colombia@ej-gv.es

-MEXIKO
Helbidea: Horacio 1213 – Colonia Polanco
11550 Miguel Hidalgo (México D.F.)
Tel. +52 55 55315172 
E-maila: mexico@ej-gv.es

-Informazio osoa eta eskabideak aurkezteko inprimakiak, UPV/EHU-ren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia