euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehun lagundik gora bildu ziren Fresnoko Basque Club-aren 2011ko Euskal Jaialdira Kalifornian

2011/05/12

Fresnoko Euskal Jaialdian aritu ziren musikariak taulagainean (argazkia FresnoBC)
Fresnoko Euskal Jaialdian aritu ziren musikariak taulagainean (argazkia FresnoBC)

PUBLIZITATEA

Fresnoko Euskal Etxeak, bere Basque Festival jaialdiaren edizio berri bat ospatu zuen joan den larunbatean eta, elkarteko arduradunek adierazi dutenez, bertaratu zen jende multzoak iazko bestaren markak hautsi zituen. Madera herriko Vista del Rio arrantxuan egin zen jaia eta, eguraldia lagun, estatu osotik etorritako lagunek euskal dantza eta musika erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Madera, AEB. Fresnoko Euskal Etxeak bere urteroko Basque Festival jaialdia ospatu zuen joan den larunbatean, Vista del Rio arrantxuan egindako piknikarekin eta dantza eta musika erakustaldiarekin. Elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez ehun lagundik gora bildu ziren bertara.

Eguneko programa goizeko hamaiketan hasi zen, meza elizkizunarekin. Ondoren, eguerdian barbakoa estiloko bazkariaz gozatu zuten partehartzaileek. Arratsaldeko hiru t'erdietan dantzarien txanda heldu zen eta dantza taldeek erakustaldia eman zuten oholtza gainean, musikarien laguntzarekin. 

fresno picnic 2011

[Erakustaldian parte hartu zuten dantzarietako batzuk (argazkia FresnoBC)]

Arratsaldeko bostetan indarrak berreskuratzeko afari legea egin zuten bestalariek, txorizo sanwitxak janda. Gau partean dantzaldia egon zen, Jean Flesher Band taldearen musika euskalamerikarra lagun.

Eguneko argazki sorta ederra jarri du Fresnoko Euskal Etxeak bere Facebook orrian, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia