euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehun lagundik gora bildu ziren Caracasko Eusko Etxera 2011ko Pintxo Lehiaketako jakiak dastatzeko

2011/06/07

Irantzu Azpiritxaga, Maitane Azpiritxaga eta Michele Barriola izan ziren 2011ko Pintxo Lehiaketaren irabazleak (argazkia PArriaga)
Irantzu Azpiritxaga, Maitane Azpiritxaga eta Michele Barriola izan ziren 2011ko Pintxo Lehiaketaren irabazleak (argazkia PArriaga)

PUBLIZITATEA

Caracaseko Euskal Etxeak Pintxo Lehiaketaren 2011ko edizioa egin zuen joan den maiatzaren 28an, eta antolatzaileen esanetan, deialdia arrakastatsua izan zen, bai partehartzaile kopuruari dagokionez eta baita lehiakideek aurkeztu zuten jaki aukeragatik ere. Bederatzi sukaldari talde aritu ziren lanean pintxoak prestatzen eta ehun bat lagun bildu ziren euren proposamenak dastatzera. Pintxo guztiak saldu ziren eta irabaziak euskal etxearen beste ekimen batzuk laguntzeko erabiliko dira.

Caracas, Venezuela. Iragan maiatzaren 28an Caracaseko Eusko Etxeak 2011ko Pintxo Lehiaketa ospatu zuen eta ehun lagundik gora bildu ziren bertara. Lehiakideek bederatzi talde osatu zituzten eta orotora 23 errezeta desberdin prestatu zituzten euskal etxearen frontoiko tabernan.

Pintxo aukera zabala izan zen eta proposamen orijinal asko aurkeztu zituzten lehiakideek, Eusko Etxeko Pedro Javier Arriagak EuskaKultura.com-i esan dionez. Jakien artean, adibidez, honakoak izan ziren dastagai: bonboi izoztuak, tomate lehortuak gaztarekin, oliba "ascolanak", mangoa chutney-ekin, kalamar arrautzaztatuak, banana-saskiak "ceviche"-arekin, patea eta pipar beteak.

Bertaratu ziren guztiek izan zuten botoa emateko aukera eta ahobatez erabaki zen hiru pintxori saria ematea. Lehen saria Irantzu Azpiritxagak, Maitane Azpiritxagak eta Michele Barriolak jaso zuten, pate eta piper pintxoagatik. Bigarren saria Xavier Badiolaren taldeak irabazi zuen, "ceviche"-dun banana-saskiarekin. Hirugarren saria Unai Azpiritxagak, Fran Perniak eta Clever Ramirezek jaso zuten, kalamar pintxoarekin.

Saria eskuratu zuen ere Isabel Mendiblek, partehartzaile gazteena izateagatik.

Caracas Pintxoak 2011 2 

[Xavier Badiolaren taldea bigarren saria eskuan (argazkia PArriaga)] 

Caracas Pintxoak 2011 3 

[Unai Azpiritxagak, Fran Perniak eta Clever Ramirezek hirugarren saria irabazi zuten (argazkia PArriaga)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia