euskal diaspora eta kultura
2012/10/19
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Galtzerdi beltza, hari zuria, orratza, titarea eta eskaera bat: 'Santitum zaina urtu, zaina bere lekuen sartu'. Horiek dira Carmenek zaintiratuak eta bihurrituak sendatzeko erabiltzen duen erritual majikoa. Prozedura hiru egunez errepikatu ei behar da, bihurritua sendatzeko. Herri jakinduriak belaunaldiz belaunaldi gorde du sendabide tradizional hau, baina Carmen-ek esz du oinordekorik eta berarekin galduko denaren beldur da.
Horixe da lau minutuko film laburrean Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoak eta UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasleak, jaso duen istorioa. Filmeak AEBetako American Anthropological Association (AAA) elkarteko Society for Visual Anthropology sailaren film laburren saria lortu du. Datorren azaroaren 16ean San Frantziskon izango da Gonzalez Abrisketa, elkartean urteroko kongresuan, saria jasotzeko.
[Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoa]
Euskal pilotari buruzko dokumentala
Egun, Olatz Gonzalez Abrisketa (Bilbao, 1973) euskal pilotari buruzko dokumentala ari da prestatzen, Jorgen Leth zinemagilearekin batera. 2006ean 'Pelota vasca: un ritual, una estética' liburua argitaratu zuen, euskal pilotari buruzko sei urteko ikerkuntza antropologikoaren emaitza. Orain Abrisketak dokumentala egingo du liburua oinarri hartuta, eta horrez gain, ingelesez argitaratuko du ikerketa Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek.
Olatz Gonzalez Abrisketa Antropologia bisualaren inguruan ikerketa proiektu garatzen ari den HAUtaldea-ren kidea da.
-Saintiritu teknikari buruzko informazio gehiago, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus