euskal diaspora eta kultura
2008/07/21
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Ikertzaileek eraikinetako lau gune ezberdin ezagutzeko programatzen ari dira Tartalo: gela, pasabidea, sarrera eta bidegurutzea. Gorputzean txertatutako sentsoreei esker, metro eta erdiko altuera duen makina jakintsu honek bere ibilbidean topatzen dituen oztopoak saihesten ditu. Bere barneko laser izpien bidez 180 graduko angeluan dagoen edozein objekturen distantzia neurtzen du.
Robotaren izena euskal mitologiako Tartalo erraldoiari egiten dio erreferentzia, eraikin bateko ingurune ezberdinak kamera bakar batekin ezberdintzen baititu. Orain arte ikertzaileek lortu duten gaitasunik garrantzitsuena ateak identifikatzeko ahalmena izan da. Kamera, atearen heldulekuaren altura berean dago. Sistema, sarbideak bilatu eta zeharkatzeko programatuta dago, baina hauek itxita baldin badaude, Tartalok bi edo hiru aldiz jotzen du atea bere oinekin.
Bere kabuz kokatzeko gaitasuna lortzea
EHUko ikertzaile taldeak gaitasun gehiago eman nahi dizkio Tartalori. Ingurua aztertu eta orientatzeko balioko dioten erreferentzia puntuak lortu nahi ditu. Roboten fabrikazio prozesuan oinarrizko hiru arlo daude: oztopoak gainditzeko nabigazioa; kokapena (robota ingurunetik mugi ahal izan dadin); eta azterketa (bere kabuz kokatzeko eta bere kokapenaren mapa bat egiteko gaitasuna). Orain arte arduradunek lehenengo bi helburuak lortu dituzte eta hiru urte barru hirugarrena burutuko dutela aipatu dute.
Gaur egun hain hedatuta dagoen GPS (kokapen sistema globala) sistema robotak bere kabuz kokatzeko gaitasuna lortzeko helburuaren konponbidea izan liteke, baina ikertzaileek kanpoan ezezik barnean funtziona dezan nahi dute eta tresna honek ez du funtzio hori betetzen. Bestalde, sortzaileak, Tartalok mugimendu ikasketa bezalako eginkizuna lortzeko ikerketak egiten ari dira. Honekin batera, ahotsa ezagutzeko sistema batean ari dira lanean, robotak aginduak bete ditzan.
Lotura interesgarriak
Euskal Herriko Unibertsitatea
www.ehu.es
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus