euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUko Euskal Diasporari buruzko ikastaroaren matrikula prezio murriztuan egiteko aukera hil honen amaiera arte

2016/05/23

"El (nuevo) papel de la Diáspora vasca en la Euskadi del siglo XXI" ikastaroa uztailaren 18 eta 19an egingo da Donostian
"El (nuevo) papel de la Diáspora vasca en la Euskadi del siglo XXI" ikastaroa uztailaren 18 eta 19an egingo da Donostian

PUBLIZITATEA

Aurtengo Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek euskal Diasporari eskainitako atal berezia izango dute: gaztelaniaz egingo den "El (nuevo) papel de la Diáspora vasca en la Euskadi del siglo XXI". Ikastaroan euskal Diasporak XXI. mendean duen zeregina aztertuko dute hainbat adituk; tartean, Boiseko Unibertsitateko John Ysursa, Necocheako Xabier Zubillaga, Berlingo Euskal Etxeko Unai Lauzirika; edo Marian  Elorza eta Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Hil honen amaiera arte, prezio murriztuekin matrikulatzeko aukera dago.

Donostia-San Sebastián. Uztailaren 18 eta 19an egingo da Donostian "El (nuevo) papel de la Diáspora vasca en la Euskadi del siglo XXI" ikastaroa, UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruan. Hainbat agitu bilduko dira Donostiako Miramar Jauregian, egungo Diasporaren nondik norakoak azaltzeko eta gaur egungo euskal gizartean izan dezakeen edo izan nahi duen betebeharra aztertzeko.

Ikastaroa Donostiako Udaletxeko Kultura saileko Imanol Galdosen zuzendaritzapean antolatu da, eta berak azaldu duenez, ikastaroa Diasporak XXI. mendeko Euskal Herrian izan dezakeen eraginari buruzko gogoetaren abiapuntu izan nahi du, etorkizunean gaia jorratzeko ekimen gehiago egingo direlakoan.

Hilaren 31 arte ikastaroan matrikula egiterakoan prezio berezia eskuratu daiteke. Era berean, ikasle eta jubilatuentzako prezio merkeagoak eskaintzen dira. Informazio osoa, hemen.

Matrikula online egiteko, jo hona.

Hau da ikastaroaren EGITARAUA

EGITARAUA

Uztailaren 18a

-09:00 - 09:15 Harrera
-09:15 - 09:30 Hitzaldia: “Ikastaroaren aurkezpena”, Marian Elorza Zubiria, Eusko Jaurlaritza, Kanpo Harremenatarako Idazkari Nagusia
-09:30 - 10:30 Hitzaldia: “Las relaciones internacionales del País Vasco, con especial atención a la acción contemporánea del Gobierno Vasco”, Alexander Ugalde Zubiri, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nazioarteko Harreman irakaslea. Historian lizentziatua eta Zientzia Politikoetan doktore
-10:30 - 10:45 Atseden tartea
-10:45 - 12:15 Hitzaldia: “Diasporaren ikuspegia Boiseko ikuspegitik. Boise: 21. mendeko diasporaren ereduetako bat”, John Ysursa, University of Boise-USA , Basque Studies Center-eko zuzendaria
-12:15 - 13:00 Hitzaldia: “Euskal diasporaren erronkak Argentinan 21. mendeari begira”, Xabier Zubillaga, Ekonomilaria. Kooperazio eta Garapenetako Euskal Argentinat Institutuko zuzendaria izan da
-13:00 - 13:45 Hitzaldia: “Euskal Diasporaren ikuspegi europarra”, Unai Lauzirika, Berlingo Euskal Etxeko kidea
-16:00 - 16:45 Hitzaldia: “Eusko Jaurlaritzak diasporaren inguruan duen estrategia: ikuspegi orokorra”, Asier Vallejo Gobierno Vasco/ Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria
-16:45 - 18:00 Mahai ingurua. Hizlariak: Xabier Zubillaga, John Ysursa, Unai Lauzirika eta Asier Vallejo

Uztailaren 19a

-09:00 - 10:00 Hitzaldia: “Gogoeta batzuk Diaspora kontzeptuaz: irlandar emigrazio historikoaren ezaugarri esanguratsuak, euskal/irlandar kasuak nolabait alderatu nahirik". Patrick Fitzgerald, The Mellon Centre for Migration Studies. Omagh. Irlanda Iparraldea
-10:00 - 11:00 Hitzaldia: “Globalizazioaren eta ezagupenaren giltzarritasunaren ikuspuntu berri bat”, Guillermo Dorronsoro, Business School-Deustuko Unibertsitatea, Dekanoa
-11:00 - 11:30 Atsedena
-11:30 - 12:30 Hitzaldia: “Diaspora: 2.0”, Ivan Giménez, Bizkaia: talent, zuzendaria
-12:30 - 13:30 Mahai ingurua. Hizlariak: Patrick Fitzgerald, Guillermo Dorronsoro, Ivan Giménez
-16:00 - 17:00 Hitzaldia: “Euskal kultura nazioartekotzea: kultur sektorearen beharra, herrialde osoarena”, Josean Muñoz Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza, Kultura Sailburuordea
-17:00 - 18:00 Hitzaldia: “XXI. mendeko Euskadi eta euskal diasporaren zeregin berria: zenbait gogoeta". Ikastaroaren ondorioak. Hizlaria: Imanol Galdos Irazabal, Donostiako Udaletxeko Kultura Saila.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia