euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHU Uda Ikastaroak: Diaspora eta Gerra Handia aztergai datorren astean, irailaren 9-10ean, Lekeitioko Kultur Etxean

2019/09/03

Bahia Blancako (Argentina) Euskal Festen kartela 1919ko irailean
Bahia Blancako (Argentina) Euskal Festen kartela 1919ko irailean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Oscar Alvarez Gila eta Koldo San Sebastian zuzendari, ikastaroak “Gerra Handia” deritzonak (gaur egun Lehen Mundu Gerra deitzen dena) Euskal Herrian izan zuen eraginaren alderdi ezezagunenetako bati erreparatuko dio, esan nahi baita nola erantzun zuen euskal diasporak –Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak– gerra piztu zenean. Hori horrela, aztergai izango dira mobilizazioa (errekrutatze boluntarioa), biktimei laguntza humanitarioa emateko kanpainak, iritzia sortzeko bideak eta horren guztiaren eragina Amerikako herrialdeetako euskal komunitateek bizi zuten nortasun eraikuntza prozesuan.

"Una guerra desde lejos, la diáspora vasca y la Primera Guerra Mundial" izenburu orokorpean, irakasle arituko dira Beñat Çuburu-Ithorotz, Isabelle Tauzin-Castellanos, Jesús Turiso Sebastián, Jesús M. Valdaliso Gago eta Iker Saitua, Lekeitioko Eusebio Erkiaga Kultur Etxean (RM Azkue Kalea, 5 48280 Lekeitio, Bizkaia).

PROGRAMA

Irailaren 9an, astelehena

  • 09:00 - 09:15 Harrera eta mariala hartzea
  • 09:15 - 10:15 “La Primera Guerra Mundial, los vascos y el mar“. Jesús M. Valdaliso Gago
  • 10:15 - 11:15 “Guerra Mundial, emigración, prófugos y retornados. Una visión desde una comuna de Iparralde“. Beñat Çuburu-Ithorotz
  • 11:15 - 11:45 Geldiunea
  • 11:45 - 12:45 “Porfirianos y vascos retornados durante la Gran Guerra: huellas en Biarritz “ Isabelle Tauzin-Castellanos
  • 12:45 - 13:30 Sintesia
  • 16:00 - 19:00 Mahai ingurua: “La diáspora y la guerra: en torno a "Los cuatro jinetes del apocalipsis". Isabelle Tauzin-Castellanos, Beñat Çuburu-Ithorotz,  Oscar Alvarez Gila,  Koldo San Sebastián

Irailaren 10a, asteartea

  • 09:15 - 10:15 “La entrada en la guerra de Estados Unidos y el reclutamiento de los vascos: inserción, nacionalismo y acceso a la tierra“.- Iker Saitua
  • 10:15 - 11:15 “La Primera Guerra Mundial y los vascos de Norteamérica“. Jesús Turiso Sebastián
  • 11:15 - 11:45 Geldiunea
  • 11:45 - 12:45 “Identidad, patriotismo francés y nacionalismo vasco. Debates diaspóricos en torno a la Primera Guerra Mundial en el Río de la Plata“. Oscar Alvarez Gila
  • 12:45 - 13:30 Sintesia

-Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia